Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko ekainaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2770
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/06/11
- Argitaratze-data: 2025/06/20
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ikusirik Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda, aipatutako Aginduaren 11. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko hiru Balorazio Batzorde eratuko direla eta Batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.
Lehenengoa. Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta Batzorde horien osaera argitaratzea.
Zinemarako fikziozko film luzeen, zinemarako animaziozko film luzeen eta sorkuntzako dokumental luzeen produkziorako Balorazio Batzordea:
Batzordeburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Alaitz Arenzana Letamendi andrea.
Ainhoa Urgoitia Santamaría andrea.
Juan Esteban Urkixo Beitia jauna.
José M.ª Fernández de Vega jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
Film laburren produkziorako Balorazio Batzordea:
Batzordeburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Arantza Ibarra Basáñez andrea.
Pello Gutierrez Peñalba jauna.
Eneko Gutierrez Sola jauna.
Xabier Arrate Burguillo jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
Euskarazko serieen produkziorako Balorazio Batzordea:
Batzordeburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu/profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
Nerea García Guillén andrea.
Miren Itxaso Del Castillo Aira andrea.
Gaizka Izagirre Brosa jauna.
Jon Paul Arroyo jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako Zuzendaritzako teknikaria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 11.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.