Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2025. urtean dirulaguntzak ematen dizkiena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 5301
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/07
  • Argitaratze-data: 2025/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, 2025. urtean dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei dirulaguntzak emateko.

2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko ditu, Hautaketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horren 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, dirulaguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren, 2025eko martxoaren 9ra bitartean.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei dirulaguntzak ematea: orotara, hirurehun mila (300.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena. II. eranskinean aipatzen diren erakundeak ordezko izendatzea, kasuan kasu gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.

Hirugarrena. III. eranskinean agertzen diren erakundeei laguntzak ukatzea, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 7a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)