Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko azaroaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan produkzioaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen erabakiaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 5422
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/27
- Argitaratze-data: 2025/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2025eko maiatzaren 20an argitaratu zen EHAAn 2025eko maiatzaren 6ko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2025. urteko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.
Aginduaren 14.2 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei ebazpena banan-banan jakinaraziko bazaie ere.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 27a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)