Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko eta 2025erako deialdirako baliabide ekonomikoak gehitzea erabaki zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5169
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/26
  • Argitaratze-data: 2025/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2025eko azaroaren 26ko bilkuran, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea onartzeko erabakia hartu du, apirilaren 29ko 93/2025 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 11.k) artikuluaren arabera.

Estatutu horien 14.2.n) artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzenbide pribatuko ente publiko horren zuzendari nagusiari dagokio argitaratu daitezen agintzea.

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2025eko azaroaren 26ko Erabakia, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko eta 2025erako deialdirako baliabide ekonomikoak gehitzen dituena.

Bigarrena. Ezagutzera ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horrek ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik izango dituela ondorioak.

Hirugarrena. Ohartaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2025eko irailaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, 2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia onartu zituen, zeina 2025eko irailaren 30eko argitaratu baitzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (4072. zk).

Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren aurrekontuko 7.505.000 euro bideratuko dira laguntzak finantzatzeko. Horietatik, 5.025.000 euro 2025eko ordainketa-krediturako dira, eta, 2.480.000 euro, 2026ko konpromiso-krediturako.

Hori da, hain zuzen, laguntzak emateko ezarri den muga. Dena den, deialdiak xedatzen du zenbateko hori % 20 handitu ahal izango dela, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Kasua bada, hori guztia argitara eman beharko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegurako ibilbide integralen proiektuek jaso dituzten eskaeren bolumenak aurreikusitakoa baino handiagoa izan DA; aurreikuspena egiteko azken aurreko hiru deialdietan jasotakoak hartu dira kontuan. Hori oso positiboa da deialdiaren xedeari dagokionez, zeina baita gizarte-bazterketa egoeran edo hor egoteko arriskuan egoteko dauden pertsonek zeharkako konpetentziak eskuratu eta hobetu ditzaten sustatzea, bai eta profesionalak ere, norberaren erkidegoan izango den lan-esperientzia baten bidez.

Beharrezkoa da, beraz, egoerari erantzuna ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiak proposatuta, zuzenbide pribatuko ente publiko honen Administrazio Kontseiluak, 2025eko azaroaren 26an egindako bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

2025eko lehentasunezko arretako kolektiboentzako enplegu-proiektu integraletarako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzea, hain zuzen, 1.495.000 euro gehiago izatea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko ente publikoaren 31210 programaren kargura Gizarte Inklusioa, honela banatuta: 1.005.000 euro, 2025eko ordainketa-kredituaren kargura, eta 490.000 euro, konpromiso-kredituaren kargura.

Ondorioz, aipatutako deialdiaren babesean emango diren laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kreditua 9.000.000 euro izango da, guztira; zenbateko horretatik, 6.030.000 euro 2025eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.970.000 euro 2026ko konpromiso-kredituari.

Deialdiaren 3. artikuluak 2.2 eta 2.3 apartatuetan jasotzen diren lan-kontratuak eta laneko orientazioa eta aholkularitzako saioetarako dirulaguntzak finantzatu ahalko dira, zati batean edo osorik, Europako Gizarte Funtsaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF+ 2021-2027 Programaren esparruan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.