Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko azaroaren 25ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdiko ordezko erakundeei. Dirulaguntza horiek emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko dira honako hauek prestatze aldera: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5302
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/25
- Argitaratze-data: 2025/12/11
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, koadrila eta mankomunitateei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen. Dirulaguntzen xedea zen 2025eko ekitaldian dirulaguntzak ematea diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak». (otsailaren 25eko EHAA, 38. zk.). Deialdi hori Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren bidez ebatzi zen (urriaren 28ko EHAA, 206. zk.).
Urnietako Udalak, jarduerari aurkeztutako egokitzapena dela eta, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztea dakar. egokitzapena onartu da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak 2025eko azaroaren 25ean emandako ebazpenen bidez. Horrenbestez, soberakin bat dago, ordezko erakundeei eman behar zaiena, hala ezarrita baitago 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 13.3 artikuluan.
Halaber, 2025eko otsailaren 18ko Ebazpenaren 13. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Azaldutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Hiru mila seiehun eta hirurogeita hamabi euro (3.672,00) dirulaguntza ematea 2025eko urriaren 6ko Ebazpenean ordezko izendatutako udalerriei, ondoren ageri diren zenbatekoen arabera:
Esp. 044-0038511 Leioako Udala: 3.374,99 euro.
Esp. 079-0038511 Durangoko Udala: 297,01 euro.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 25a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.