Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko azaroaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2025eko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Saria euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanei ematen zaie.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5164
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/24
- Argitaratze-data: 2025/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 28ko ebazpenaren bidez (EHAA, 103 zk., ekainaren 3koa), deialdia egin zen 2025eko «Jesús María Leizaola» sarirako; euskal autonomia edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako. Ebazpenarekin bat etorriz, eta epaimahaia bildu eta epaitza eman ondoren, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea 2025eko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Honako hau da:
2025eko «Jesús María Leizaola» saria ematea Xabier Arzoz Santisteban jaunak aurkeztutako «Las normas forales de los Territorios Históricos» lanari.
2025eko «Jesús María Leizaola» sariaren accesita ematea David Fernández Rojo jaunak aurkeztutako «De Europa a los municipios vascos: gobernanza multinivel y participación ciudadana el reasentamiento de personas refugiadas» lanari.
Bigarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Hirugarrena. Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota berariazko ebazpenik ematen ez bazaio, errekurtsoa gaitzetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 24a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.