Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 21ekoa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Elkarrekin Bonuak programa arautzen duen Dekretuaren proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5151
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/21
  • Argitaratze-data: 2025/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Elkarrekin Bonuak programa arautzen duen Dekretuaren proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, 2025eko urriaren 20an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Elkarrekin Bonuak programa arautzen duen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko urriaren 20ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau

Lehenengoa. Elkarrekin Bonuak programa arautzen duen Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena. Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 21a.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,

AINHOA ZUGASTI BILBAO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik