Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, 2025eko ekitaldirako publikoak ez diren artxiboak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko dirulaguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5146
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/19
  • Argitaratze-data: 2025/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 17ko Aginduaren bidez, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, digitalizatzeko eta hedatzeko dirulaguntzen oinarriak ezartzen dira, eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten da (aurrerantzean, agindu arautzailea).

2025eko azaroaren 18an, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, 2025eko irailaren 17ko Aginduan xedatutako balorazio-irizpideak eta eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta, jasotako eskaerak baloratzeko.

Azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean zerrendatzen diren entitate eskatzaileei zehazten diren dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.

Hirugarrena. Dirulaguntza ordainduko da, hura arautzen duen aginduaren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Laugarrena. Ebazpen hau pertsona eta entitate interesdunei jakinaraztea.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazteko eta jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 19a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.