Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 19koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez atzera egintzat jotzen baita prozedura, Arena Power Solar 9 SLUk eskatuta hasitakoa, Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, Derio eta Zamudioko (Bizkaia) udal-mugarteetan dagoen «Jata Gane Parke Eolikoa» izeneko proiektuari aurretiazko administrazio-baimena emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/19
  • Argitaratze-data: 2025/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espedientea: 48-GE-Y-2023-00037.

Lehenengoa. 2023ko urriaren 25ean, Mendia Wind SLk aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen «Berdeak Parke Eolikoa» egiteko Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe eta Mungia udal-mugarteetan (Bizkaia), maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Dekretu horretan aurreikusitako eskumen-prozeduraren ondorioetarako, iragarkia argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2023ko abenduaren 19an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2023ko abenduaren 15ean.

Hirugarrena. 2023ko abenduaren 20an, eta arauz aurreikusitako epearen barruan, Arena Power Solar 9 SLUk eskumen-baimen osagarria eskatu zuen «Jata Gane Parke Eolikoa» izeneko proiektua sustatzeko, hura ere Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako udalerrietan (Bizkaia).

Laugarrena. Ondoren, organo horrek Arena Power Solar 9 SLUk aurkeztutako aurreproiektua hautatu zuen, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2024ko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez. Ebazpen horren bidez, proiektu horretarako aurretiazko administrazio-baimena eskatzeko prozedura ebatzi zen.

Bosgarrena. 2025eko irailaren 12an, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2025eko abuztuaren 14ko iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitziren «Jata Gane Parke Eolikoa» izeneko proiektuaren eta haren ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak, Bakio, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia, Gatika, Derio eta Zamudio udal-mugarteetan (Bizkaia). Halaber, 2025eko irailaren 5ean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Makatzak Arratiako Ekologistak Elkarteak, Eskualdeko Interes Lokalen Defentsan Uribe Naturan Bizi Elkarteak, Zain Dezagun Urdaibai Elkarteak, Barakaldo Naturala Elkarteak, GUS Urdaibaiko Museoaren Proiektua Stop Herri Plataforma Elkarteak eta hainbat partikularrek aurkeztu zituzten alegazioak.

Seigarrena. Jendaurreko informazioaren izapidearekin batera, kontsulta egin zitzaien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, oinarrizko proiektuari eta ingurumen-inpaktuaren azterlanari buruz. Zuzenean eragindako ondasunak eta eskubideak dituzten administrazio edo erakundeen kasuan, dagokion separata bidali zen, baldintza teknikoak emateko.

Kontsulta egin zitzaien Bakio, Derio, Gatika, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mungia eta Zamudioko Udalei; Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzari, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari, eta Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzari; Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Errepide Kudeaketako Zuzendaritzari, Kultura Zuzendaritzari, Nekazaritza Zuzendaritzari eta Ingurumen Zuzendaritzari; eta URA-Uraren Euskal Agentziari, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, Ihoberi, Itelazpiri, Aireko Segurtasuneko Estatu Agentziari eta Espainiako Gobernuko Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Operadoreen Zuzendariordetza Nagusiari.

Halaber, separatak bidali zitzaizkien honako hauei: iDE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Red Eléctrica de España SAU eta Telefónica de España SA enpresei; eta ingurumen-prozeduran interesdun direnei: Ekologistak Martxan, Eguzki Recreativa «Eguzkizaleak» eta SEO/Birdlife.

Zazpigarrena. 2025eko azaroaren 17an, Arena Power Solar 9 SLUk eskabidea aurkeztu du atzera egiteko aipatu parke eolikoaren aurretiazko administrazio-baimenaren eskaeran.

Ebazpen hau honako hauetan oinarritzen da:

Lehenengoa. Bizkaiko lurralde-ordezkariak eman du ebazpen hau, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bigarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluaren arabera, interesdun orok atzera egin dezake beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez badu, uko egin diezaieke bere eskubideei.

Aipatutako lege-manuak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, eta ordezkaritza honetako Energia Arloak egindako proposamenarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkariak honako hau,

Lehenengoa. Onartzea Arena Power Solar 9 SLUk «Jata Gane Parke Eolikoa» izeneko proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eskaeraren prozeduran atzera egitea.

Bigarrena. Espedientea ixtea.

Hirugarrena. Prozedurako interesdun guztiei ebazpen hau jakinarazteko agintzea.

Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Deskarbonizazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2025eko azaroaren 19a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik