Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko azaroaren 17ko Kulturako sailburuordearena, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntza-eskabideen gainean onartutako ebazpenaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5145
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/11/17
  • Argitaratze-data: 2025/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2025eko ekainaren 23an argitaratu zen EHAAn 2025eko ekainaren 10eko Agindua, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duena.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako dirulaguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie, eta, ondoren, ebatzitako deialdiaren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean deitutako modalitate bakoitzerako emandako dirulaguntzen eta pertsona edo entitate onuradunen zerrenda argitaratzea (I. eranskina), baita ukatutako eta artxibatutako eskabideen zerrenda ere (II. eranskina).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)