Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko azaroaren 10ekoa, Kultura sailburuordearena, 2025ean Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuetarako bekak ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5144
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/11/10
- Argitaratze-data: 2025/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 3ko Aginduaren bidez, oinarriak ezarri ziren Euskadiko Artxibo Historikoan gordetako artxibo-funtsekin eta dokumentu-ondarearekin lotutako ikerketa-proiektuetarako bekak emateko, eta 2025ean lau beka emateko deialdia onartu zen (aurrerantzean, agindu arautzailea).
2025eko azaroaren 10ean, Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, kontuan hartuta agindu horretan xedatutako balorazio-irizpideak eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia.
Azaldutakoa kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei zehazten diren bekak ematea.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei beka-eskabideak baztertzea.
Hirugarrena. Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorrak ere.
Laugarrena. Dirulaguntzaren beka proiektuek 12 hilabeteko iraupena izango dute gehienez.
Bosgarrena. Beka honela ordainduko da, hura arautzen duen Aginduaren 15. artikuluan aurreikusitakoaren arabera:
Lehenengo, zenbateko osoaren % 50, beka onartzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainerako % 50a ikerketa-lana entregatu ondoren ordainduko da, ikerlanaren azken emaitzaren jarraipenaz arduratzen den pertsonak lana onartu ondoren.
Seigarrena. Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.
Zazpigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen arabera, jakinarazteko eta jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko azaroaren 10a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)