Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 9koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Enplegu Publikoaren Atarian 2025eko apirilaren 9ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartzen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, izendatzen baitira epaimahai kalifikatzaileak eta ezartzen baita noiz irekiko den Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako merezimenduak alegatzeko epea, Azterketa Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako (Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan dago adierazita lanpostu hori).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1720
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/09
  • Argitaratze-data: 2025/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), honako hau

Iragartzea 2025eko apirilaren 22an Enplegu Publikoaren Atarian argitaratu dela, Enplegu Publikoaren Atarian, https:// www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2025eko apirilaren 9ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, onartzen baita onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, izendatzen baitira epaimahai kalifikatzaileak eta ezartzen baita noiz irekiko den epea merezimenduak alegatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan, Segurtasuneko sailburuaren 2025eko urtarrilaren 22ko Aginduan adierazitako Analisi Estatistikoen Arloko buruaren lanposturako.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 9a.

(Eskumenak eskuordetuta: Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen. EHAA, 2024-02-02koa).

Giza Baliabideen zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARRIETA IDIAKEZ.