Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 8koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona edo entitate onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 1709
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/08
  • Argitaratze-data: 2025/04/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete egin behar da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoarekin bat; horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpena argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non jasotzen baita aipatu deialdiaren babespean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona eta entitate onuradunen zerrenda, bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, bai eta emandako laguntza aldatzea erabaki bada, aldaketa ere.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2023ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituzten pertsona edo entitate onuradunen zerrenda. Deialdi hori organismo autonomo honen Administrazio Kontseiluaren erabakiz onartu zen, 2023ko ekainaren 20ko bileran (2023ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.; zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez), ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.

Bigarrena. Berariaz jakinaraztea deialdi honen xede diren dirulaguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu direla (% 40), EAEko 2021-2027 FSE+ Programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 8a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.