Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko apirilaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, baimena emateko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak (oinarrizko mailakoak, eta kualifikatuak) eman eta baliozkotzeko 910 eta 916 bitarteko ikastaroetako ikasleei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 75
- Hurrenkera-zk.: 1725
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/04/07
- Argitaratze-data: 2025/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Lehenengoa. Honako ikastaro hauek antolatu dira:
910 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
911 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
912 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
913 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
914 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
915 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.
916 zenbakiko ikastaroa, maila kualifikatuko titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; eta beste autonomia-erkidego batzuetako ikastaroak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.
Zazpi ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako eduki eta ikastorduekin bat etorriz egin dira; zehazki, A zatian, oinarrizko maila xedatzen da eta B zatian maila kualifikatua. Errege Dekretu horren bidez, hurrenez hurren, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen da, eta B eta C txartel-motak lortzeko eskubidea ematen dute.
Bigarrena. Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.
Ondorengoak hartu dira kontuan:
Lehenengoa. Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.
Bigarrena. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, landare-osasunaren arloko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen dizkiona.
Lehenengoa. Nekazaritzako erabilerako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:
Maila kualifikatukoa, 910 ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Maila kualifikatukoa, 911 ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Oinarrizko mailakoa, 912 ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Oinarrizko mailakoa, 913 ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Oinarrizko mailakoa, 914 ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Oinarrizko mailakoa, 915 ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, 916 ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzat.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
(Ikus .PDF)