Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 2koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, 2024ko irailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako laguntzak ematen dituena, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2024ko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1724
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/02
  • Argitaratze-data: 2025/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2023ko abenduaren 15ean Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean (CELEX 32023R2831) argitaratu zen 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa.

2024ko irailaren 20an, honako arau erregulatzaile hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (184. zenbakia): Agindua, 2024ko irailaren 10ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez 2024ko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko.

Balorazio Batzordeak eskabideak ebaluatu eta txosten teknikoa egin zuen, eta Elikagai Politika eta Industriako zuzendariari helarazi zion 2025eko otsailaren 6an.

2025eko otsailaren 23an, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzak laguntza-deialdi hau emateko behin betiko ebazpen-proposamena eman zuen.

Arau horrek ezartzen duenez, laguntzak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez eman edo ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak egindako ebazpen-proposamenean oinarrituta.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren arabera, lehen Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari esleitutako laguntzak kudeatzeko eskumenak, otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren arabera, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzaren eta Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren eskumenekoak dira orain, hurrenez hurren.

Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, ebazpen hau eman da.

Lehenengoa. Eranskinean agertzen diren pertsona eta erakundeei eranskin horretan adierazitako xederako eta zenbatekoetan laguntzak ematea. Ebazpenaren guztizko zenbatekoa 459.818,48 euro da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontuekin finantzatzen da.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 2a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)