Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 25ekoa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1986
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/04/25
  • Argitaratze-data: 2025/05/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren bidez (2025eko martxoaren 28ko EHAA), musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea arautu eta deialdia egin zen.

Agindu horren 11. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuak aztertzea eta ebaluatzea modalitate bakoitzeko Balorazio Batzorde bati dagokio, eta ezartzen du Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla kideak eta argitaratuko dela batzorde horien osaera.

Horiek horrela,

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta horien osaera argitaratzea. Hona hemen osaera:

Batzordeburua: Ana López Asensio, Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria.

Modalitate bakoitzeko kideak:

  1. Musika-partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.

  2. Musika-ekoizpena: Javier Andiarena Martínez; Jaione Ladaberea Taberna; Ekain Pérez Rezola; Jasmin Soud Ormaechea.

  3. Sektore-garapena: Mark Barnés Larrukert; Maite Bilbao Bartolomé; Nekane Diaz Helguera; Raul Urquiza Pérez.

  4. Zuzen-Zuzenean zirkuitua eta Musika-zikloak: Elixabet Etxebeste Espina; Pedro María Leinena Mendizabal.

    Modalitate guztietarako ordezkoak: Itziar Larrinaga Cuadra; Pedro María Leinena Mendizabal; Mari Jose Oria Eraso; Mikel Unzurrunzaga Schmitz.

    Bigarrena. Batzordeko idazkaria Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) izango da.

    Hirugarrena. Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 25a.

    Kulturako sailburuordea,

    ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.