Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 29koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarena, memoria demokratikoa berreskuratzeko dokumentalak sortzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena 2025. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Justizia eta Giza Eskubideen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 3767
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/08/29
  • Argitaratze-data: 2025/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Justizia; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortzeari buruzko azaroaren 27ko 4/2014 Legearen 3. artikuluak organismo horri esleitzen dizkion helburuen artean dago, besteak beste, EAEko gizartearen askatasunaren aldeko borrokaren, giza eskubideen bermearen eta bizikidetza demokratikoaren oroimenean funtsezkoak diren balio etikoei eta printzipio demokratikoei buruzko politika publikoa diseinatzen, sustatzen, garatzen eta gauzatzen parte hartzea.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak memoria berreskuratzeko eta iraunarazteko politika publikoa gauzatu nahi du Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez, eta, hartara, balio eta printzipio demokratikoak sustatu, horietan oinarritzen baita gaur egungo gizartearen bizikidetza. Helburu nagusia da betiko ohoratu eta berreskuratzea Gerra Zibilaren, diktadura frankistaren, ETAren terrorismoaren eta legez kontrako kontraterrorismoen biktima guztiak. Eta, haiekin batera, beren senideak ere bai.

Institutu honek helburu horiek lortzeko dituen tresnetako bat, hain zuzen ere, dirulaguntzen lerroa da. Deialdi hau Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Dirulaguntzen 2025-2028rako Plan Estrategikoko dirulaguntza-lerro bat da. Institutuaren zuzendariaren 2025eko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, aipaturiko Plan Estrategikoa eguneratu zen, eta helbide honetan eskura daiteke:

https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_actuacion_gogora_2025/eu_def/adjuntos/gogora_plan_estrategikoa_2025.pdf

Era berean, azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bitartez onartutako Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko estatutuen 11.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Institutuko zuzendaritzari dagokio laguntzak eta dirulaguntzak arautzea, deitzea eta ematea.

Ondorioz, honako hau

Ebazpen honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta haren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia; eta 8/2024 Legea, abenduaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA:

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2025eko abuztuaren 29a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

ALBERTO ALONSO MARTIN.

Ebazpen honen xedea da dirulaguntzetarako deialdia egitea 2025. urterako, EAEko Gerra Zibiletik gaur egunera arteko memoria demokratikoa berreskuratzeko asmoa duten zinemarako, telebistarako edo plataforma digitaletarako dokumentalak sortzeko.

Dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduketen muntaketek eta/edo postprodukzioek azken fasean egon behar dute, eta, betiere, 2025eko abenduaren 31rako amaituta.

Dokumentalek memoria historikoa edo oraintsuko memoria berreskuratzearekin eta egia argitzearekin lotutako gaiak jorratu behar dituzte, giza eskubideen defentsaren eta eskubideon urraketen salaketaren ikuspegitik. Gainera, jarduerak EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean edo bietan egin beharko dira.

Dokumentalak:

  1. Dokumentaletarako dirulaguntza jasotzeko, muntaketak eta/edo postprodukzioak azken fasean egon behar dute, edo bukatuta hala dagokionean.

  2. Gutxienez 20 minutuko iraupena izango dute.

  1. Deialdi honetara laurogei mila (80.000,00) euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan 2025eko ekitaldirako aurreikusitako partidaren kargura.

  2. Gehienez ere, hamabost mila (15.000,00) euroko dirulaguntza eman ahal izango da proiektu dokumental bakoitzeko. Dirulaguntzen deialdi honen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera onuradun bakoitzari proiektu bakarragatik emango zaio dirulaguntza; hori dela eta, onuradun bakoitzak hamabost mila (15.000,00) euro jaso ahal izango ditu, gehienez.

  3. Laguntzek bete egin beharko dute Batzordeak 2023ko abenduaren 13an onartutako 2023/2831 (EE) Erregelamendua, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 2831. zk., 2023-12-15ekoa). Laguntza hauek minimis motako laguntzatzat jotzen dira; beraz, pertsona fisiko edo juridiko jakin bati emandako laguntzaren guztizkoak ez du gaindituko hirurehun mila (300.000,00) euroko kopurua, hiru urteko edozein alditan. Muga horretatik beherako dirulaguntzek merkataritzari eragiten ez diotela edo lehiakortasuna faltsutzen ez duela ulertzen da; horren ondorioz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio-eremuan.

  4. Aurreko apartatuan aurreikusitako ondorioetarako, dirulaguntza eskatzen duen entitate edo pertsona bakoitzak hiru urteko edozein alditan jasotako beste minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena erantsiko du, minimis laguntza berriak Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko. Erregelamendu honen ondorioetarako kontuan hartu behar den hiru urteko aldia etengabe ebaluatu behar da. Minimis laguntza bat ematen den bakoitzean, aurreko hiru urteetan emandako minimis laguntzen zenbateko osoa hartu behar da kontuan.

  1. Ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez emango dira.

  2. Ondore horietarako, aurkeztu diren eskabideak alderatu egingo dira, horien artean lehentasunak ezartzeko, deialdi honen 14. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Hala, hautaketa-fasean deialdi honen 14. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa (50 puntu) eskuratu duten horien artean balorazio handiena dutenei emango zaie laguntza, deialdi honetara esleitutako kredituak agortu arte, hala badagokio.

  3. Ematen diren laguntzek ez dute gaindituko ez eskatutako zenbatekoa, ez proiektuko gehieneko zenbatekoa, 4.2 artikuluaren arabera, hau da, hamabost mila (15.000,00) euro. Inola ere ez dute gaindituko deialdi honen 4.2 artikuluan onuradun bakoitzeko ezarritako gehieneko zenbatekoa, hau da, hamabost mila (15.000,00) euroko zenbatekoa.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluari jarraituz, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak badira, betiere 2025. urtean egiten badira, eta justifikazio-aldia amaitu aurretik ordaindu badira. Zehazki, honako hauek:

Film labur dokumentalen ekoizpen-kostuak diruz lagundu ahal izango dira, film baten kostuaren aintzatespena arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Inola ere ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

Ermandadeko bazkariak, otorduak, catering-ak eta antzekoak.

Entitatearen egiturakoak diren langileen nominak.

Lokalak eta eraikinak erostea.

Luxuzko gastuak.

Banku-kontuetako interes zordunak.

Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

Prozedura judizialetako gastuak.

Zeharkako zergak, onuradunek berreskuratu edo konpentsatu ditzaketenean, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

Egile-eskubideak eskuratzeko inbertsio ukiezinak.

Ondasun edo material inbentariagarriak eskuratzeko, eraikitzeko, birgaitzeko eta hobetzeko gastuak.

Finantza-gastuak, aholkularitza juridikoko edo finantzarioko gastuak, notario- edo erregistro-gastuak, eta peritu-gastuak.

Zeharkako kostuak diruz lagundutako proiektuari egotzi beharko dizkio onuradunak, oro har onartutako kontabilitate-printzipio eta -arauen arabera arrazoiz dagokion zatian, eta, betiere, kostu horiek proiektua benetan egiten den aldiari badagozkio. Jarduera guztietarako diruz lagundu ahal izango dira proiektuaren zeharkako gastu hauek, baina ezingo dute inolaz ere proiektuaren kostu osoaren % 15 gainditu:

Gastu orokorrak (bulego bat alokatzea, langile administrariak, mezularitza, bulegoko materiala eta abar), dirulaguntzaren xedearekin zuzenean lotuta badaude.

Dokumentala egitearen kostutzat jotzen diren eta diruz laguntzeko modukoak diren gastuak deialdi honen hurrengo artikuluan aurreikusitako jarduera lagungarriak gauzatzeko aldian egin eta ordaindu beharko dira.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izango merkatuko balioa baino handiagoa.

  1. Ebazpen honen xede diren laguntzak eskatu ahal izango dituzte deialdi hau argitaratu baino lehenagotik dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren jarduera profesionalen bat duten nortasun juridikorik gabeko entitateek eta pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek, baldin eta euskararen eremu geografikoan kokatuta badaude. Dirulaguntza honen ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea sartzen dira euskararen eremu geografikoan. Enpresaburu indibidualen edo autonomoen kasuan, jarduera profesionalean egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egon beharko dute.

  2. Entitate eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Organo kudeatzaileak laguntzak eskatzen dituzten entitateek baldintza hori betetzen dutela egiaztatuko du, automatikoki eta behar beste aldiz, eta haien baimenik behar izan gabe. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskatzaileak horri ezezkoa eman ahal izango dio. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  3. Entitate eta pertsona eskatzaileek egunean izan beharko dute dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, eta hori eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko da. Era berean, entitate eta pertsona onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte. Ondorio horietarako, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko dute.

  4. Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako gorabeheraren bat duten pertsonak edo entitateak.

  5. Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean, publiko zein nortasunik gabeko pribatuak direnen, berariaz adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Taldea ezingo da desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43. artikuluan xedatutako preskripzio-epea igaro arte.

  1. Deialdi honetan azaltzen diren dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko edo pribatuk xede berberarekin ematen dituen beste batzuekin, betiere gainfinantzaketarik ez badago. Hori gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa kasuan kasuko gehieneko mugaraino murriztuko da.

  2. Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko deitzen dituenekin.

  1. Pertsona juridiko interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak.

  2. Eskabideak, justifikazioak eta deialdi honen inguruko beste izapide batzuk egiteko jarraibideak biltzen dituen administrazio-prozedurari buruzko informazio-fitxa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren euskadi.eus egoitza elektroniko honetan eskura daiteke:

    https://www.euskadi.eus/servicios/1043409

  3. Eskabideak eta administrazio-izapideak formalizatzeko gainerako eredu normalizatuak aurkezteko, web euskarriko inprimaki elektronikoak erabiliko dira beti; inprimaki horiek egoitza elektronikoko prozedura-fitxatik eskuratuko ahal izango dira, helbide honetan:

    https://www.euskadi.eus/servicios/1043409

  4. Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz egin beharrekoak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren administrazio instituzionalaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren Administrazio Instituzionalaren egoitza elektronikoan identifikatzeko eta elektronikoki sinatzeko onartzen diren bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/

  6. Era berean, ordezkari baten bitartez egin ahal izango dira izapideak elektronikoki. Ildo horretan, Zuzenbidean onartutako edozein bitarteko, haren existentzia modu fidagarrian erakusten duena, erabili ahal izango da ordezkaritza egiaztatzeko. Ordezkaritza frogatzeko moduetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatzea. Helbide honen bidez sar daiteke:

    https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  7. Harremanak bitarteko elektronikoen bitartez edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek bide elektronikoak edo aurrez aurrekoak erabili ahal izango dituzte deialdi honetako eskabideak, kontsultak eta izapideak egiteko:

    Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek noiznahi erabaki ahal izango dute bitarteko elektronikoak erabiliko dituzten ala ez eskubide eta betebeharrak baliatzeko, Herritarrei arreta integral eta multikanala emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateari buruzko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 17. artikuluari jarraituz.

    Aurrez aurreko bidea: eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Zuzenean zerbitzuan. Ahal dela, aurretik hitzordua eskatu beharko da, hauetakoren batera joz: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/zuzenean-herritarrentzako-zerbitzua/ webgunera, erregistroen arloko arreta-bulegoetara edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako establezimenduetara.

    Bide elektronikoa: goian aipatutako egoitza elektronikoan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

  2. Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Harremanak elektronikoki edukitzera behartuta ez dauden pertsona fisikoek aurrez aurreko bidea edo elektronikoa aukeratu ahal izango dute.

  3. Onuradun bakoitzeko proiektu bakarra lagunduko da diruz. Entitate edo pertsona fisiko bakoitzak hainbat proiektutarako laguntza eskatu ahal izango du, eta proiektu bakoitzeko eskabide bat egin beharko du. Entitate batek proiektu bat baino gehiago aurkezten baditu, deialdi honen 14. artikuluan jasotako adjudikazio-irizpideak aplikatuz puntuazio handiena lortu duena bakarrik lagunduko da diruz.

  1. Eskabidea webguneko inprimakian bete beharko da, egoitza elektronikoan. Eskabide-inprimakian, jakinarazpen- eta komunikazio-abisuak jasotzeko datuak emango dira, eta hizkuntza aukeratuko da.

  2. Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

    1. Entitate edo pertsona eskatzaileari buruzko datuak, bai eta nortasun juridikorik gabeko entitateetako kide bakoitzari buruzkoak ere.

    2. Proiektua gauzatzeko kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatua. Bertan, proiektua finantzatzeko gainerako bideak zehaztuko dira, egotekotan. Aurrekontua aurkezteko, prozedura-fitxan dagoen eredua erabiliko da nahitaez.

    3. Proiektuaren memoria xehea, non zehaztuko baitira: xedea, metodologia, balizko hartzaileak, lurralde-eremua eta egingo diren jardueren egutegia.

    4. Dokumentala sortu dutenen ibilbide artistikoa (zuzendaria, gidoilaria, eta abar).

    5. Dirulaguntzaren izaerarekin bat datorren jarduera profesionalean egindako ibilbidea.

    6. Proiektuan genero-ikuspegia barne hartzeari buruzko azalpen-memoria.

    7. Dirulaguntza eskatzen duen entitate edo pertsona bakoitzak hiru urteko edozein alditan jasotako beste minimis laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena erantsiko du, minimis laguntza berriak Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez duela frogatzeko. Aurreikuspen hau pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen nortasunik gabeko pribatu edo publikoen taldeetako kide guztiei aplikatuko zaie, eta banakako adierazpenak aurkeztu beharko dituzte. Minimis laguntzei buruzko adierazpena prozedura-fitxako ereduaren arabera aurkeztuko da nahitaez.

    8. Dirulaguntza-deialdira aurkezten diren dokumentalak baloratzeko, web-helbide bat eta horretarako sarbidea eman beharko dira, edo, bestela, dokumentala jasotzen duen artxiboa bidali beharko da fisikoki. Aurkezteko modu hori betetzen ez bada, baztertu egingo da.

    9. Erantzukizunpeko adierazpena, eskabideari erantsita, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako inguruabarrik ez dagoela adierazten duena. Nortasun juridikorik gabeko entitateen kasuan, adierazpena kideetako bakoitzak sinatu duela ulertuko da.

    10. Deialdi hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, dirulaguntza eskatu duten pertsonek eta entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta, horretarako, ez du haien baimenik beharko. Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eskatzaileak horri ezezkoa eman ahal izango dio. Kasu horretan, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

  3. Era berean, jarduerak hobeto baloratu daitezen, entitate eskatzaileek egoki irizten dioten dokumentazio osagarria aurkeztu ahal izango da.

  4. Dagoeneko eginda dauden jardueren kasuan, egindako gastuak justifikatzen dituzten agiri guztiak ere aurkeztu beharko dira.

  5. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak espedientea osatzeko behar dituen agiri eta azalpen guztiak eskatu ahal izango dizkio entitate eskatzaileari, eta, era berean, eskatzaileak emandako datuak egiaztatzeko egin beharreko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

Entitate edo pertsona eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzak egiaztatzen badu dokumentazio hori osatugabea dela edo daturen bat falta duela, 10 eguneko gehieneko epea emango die interesdunei, antzemandako akatsak zuzentzeko, eta adieraziko die ezen, zuzentzen ez badituzte, eskaerari uko egin diotela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Eskabidea modu presentzialean aurkezten bada, bide elektronikoz aurkeztu beharra dagoela jakinaraziko zaio entitate eskatzaileari. Horretarako, zuzenketa egin deneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

  1. Hauek izango dira epaimahaia kalifikatzaileko kideak:

    Epaimahaiburua:

    Iñaki De Pablos Vaca, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

    Bokalak:

    Amaia Goenaga Sánchez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Memoria Historikoko teknikaria.

    Alaitz Vives Urbieta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko prentsako teknikaria.

    1. ª Dolores Fiallegas García, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko artxiboko, liburutegiko eta dokumentazioko teknikaria.

      Idazkaria:

      Nagore Otaola Moscoso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Aholkularitza Juridikoko teknikaria. Bileretan hitza izango du, baina botorik ez.

  2. Epaimahai kalifikatzailearen bilera-deialdietan, gai-zerrendetan, bileretan, aktetan eta gainerako idazkietan Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabiltzen direla bermatuko da.

  1. Proiektuei dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

    Proiektuaren potentzial estrategikoa eta haren egokitasuna edo gizarte-interesa. Gehienez 30 puntu.

    Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. Gehienez 10 puntu.

    Plan hauen helburu eta ikerketei lotzen zaizkien proiektuak: 2025-2028 jarduketa-plana (https://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/plan_actuacion_gogora_2025/eu_def/adjuntos/gogora_plan_estrategikoa_2025.pdf) eta Gogoraren 2025eko kudeaketa-plana (https://www.euskadi.eus/sail-plana/kudeaketa-plana-2025-2028/web01-s2enple/eu/). 15 puntu gehienez. Zehazki, gai hauei buruzko proiektuak:

    Gerra Zibilean desagertutako pertsonak bilatu eta identifikatzeko programarekin lotutako dokumentalak.

    Destakamendu penalak eta langile-batailoiak.

    Lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zuten kideak, kargudunak eta funtzionarioak.

    Euskadiko Emakumeen Babeserako Patronatua (1941-1985).

    Sexu- eta genero-aniztasuna frankismoan; zehazki, errepresioa eta ekintza kolektiboa.

    Euskal herritarrei eragiten dien Ordena Publikoko Auzitegia, euskal antifrankismoa aztertzeko eta balioan jartzeko.

    Eskuin muturreko talde terroristak eta "Gerra Zikin"aren lehen fasea.

    Ondasun-inkautazioen eta erantzukizun politikoen jurisdikzioa.

    Deportatuak eta nazien kontzentrazio-esparruak.

    1936ko kolpe militarraren, Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktima eta lekukoen testigantzak jasotzea. Genero-ikuspegidun giza eskubideen urraketa, arreta berezia jarrita emakumeek jasandako urraketa-motei.

    Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematea. Irizpide hau baloratzeko, dokumentalen kasuan orain arte argitaratutako ikus-entzunezko materiala hartuko da kontuan. 5 puntu gehienez.

    Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak. Berrikuntza-adibide gisa, honako hauek aipatuko dira:

    Honako hauek aipatzen dira baloratzeko alderdi berritzaile bezala:

    Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegi bat izatea.

    Gutxiago landu den denbora-tarte kronologiko edo eremu geografiko bat izatea.

    Gai bati buruz orain arte jorratu ez diren alderdiak jorratzea, orain arte lekukotzarik eman ez duten edo hainbesteko tokirik izan ez duten kolektiboak agertzea, eta abar.

    Proiektuaren kalitate tekniko eta profesionala. Gehienez 30 puntu.

    Proiektuaren egitura eta baliabide narratiboak. Gehienez 25 puntu. Irizpide horri dagokionez, honako alderdi hauek baloratuko dira, orientazio gisa:

    Artxiboko irudiak sartzea, eta birsorkuntzak, ilustrazio animatuak, infografiak eta baliabide grafikoak erabiltzea, dokumentalean islatutako ikuspuntuen aniztasuna (zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak edo haien hitzak, gaian adituak direnen lekukotzak edo adierazpenak), erritmoa, kontakizuna bizia izatea eta abar.

    Entitate edo pertsona eskatzaileak antzeko proiektuetan izandako ibilbidea. Gehienez 5 puntu. Horri dagokionez, baloratuko da entitate edo pertsona eskatzaileak ikus-entzunezko materiala aurretik argitaratuta izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gerra Zibiletik gaur egunera arteko memoria demokratikoa berreskuratzearen eremuan edo Giza Eskubideen defentsarekin lotutako beste eremu batzuetan.

    Zeharkako politikak. Gehienez 20 puntu.

    Proiektuan euskara erabiltzea eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. Gehienez 10 puntu.

    Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. Gehienez 10 puntu.

    Ondorio horietarako, proiektuan genero-ikuspegia sartzeari buruzko azalpen-memorian baloratuko da nola jasotzen den genero-ikuspegia aurkeztutako proiektuetan: aztertutako gaian emakumeen testigantza jasotzen den, arlo jakin batean adituak diren emakumeen balorazioak sartzen diren aurkeztutako lanetan, eta abar.

    Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, eta, era berean, kontratatutako langileen eta pertsona fisiko eskatzaileen genero-berdintasunaren arloko prestakuntza ere baloratuko da.

    Dibulgaziorako gaitasuna Proiektuaren zabalkundea. Gehienez 20 puntu.

    Baloratuko da proiektuaren memorian dibulgazio-plan edo marketin-kanpaina bat sartzea, obraren publizitatea egiteko. Horren barruan, proiektua gizartera hedatzeko jarduketa guztiak bilduko dira, barne hartuta interneteko eta sare sozialetako publizitatea.

    Baloratuko da, halaber, elkarte, udal eta entitateekin lankidetzan aritzea, proiektua ezagutarazteko aukera emango duten sinergiak bilatzeko.

    Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.

  2. Dirulaguntza emateko beharrezkoa izango da, aurreko baremoei jarraikiz, gutxienez 50 puntu lortzea.

  1. Epaimahai kalifikatzaileak laguntzak emateko proposamena egingo du, eta, proposamen horretan, erakunde onuradunen lehentasun-ordena ezarri, eta emandako laguntzen zenbatekoa zehaztuko du. Proposamena egiteko, ebazpen honen 5., 6. eta 14. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz proiektu bakoitzak lortu duen puntuazioa baloratuko da.

  2. Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak, epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena ikusirik, laguntzak adjudikatzeko prozedura ebatziko du. Ebazpenean laguntzen zenbatekoa jaso beharko da. Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko buruari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

  3. Ebazpen hori, gehienez ere, sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko zaie interesdunei, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  4. Epe horretan ez bada ebazpen espresurik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.

  5. Entitate onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta EAEko Dirulaguntzen Erregistro Orokorrean argitaratuko dira, denek jakin dezaten.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko Zuzendaritzari dagokio ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzek dakartzaten kudeaketa-lanak egitea.

  1. Entitate eta pertsona onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Horretarako, laguntza onartutzat joko da, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik 10 eguneko epean entitate onuradunak idatziz uko egiten ez badio.

    Dirulaguntza onartuz gero, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta hura garatzeko araudia bete beharko dira, bai eta 698/1991 Dekretua ere, edo horren ordezko araua (698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena). Berekin dakar, orobat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko arauketa bete behar izatea, aplikagarriak diren agindu guztietan.

  2. Entitate eta pertsona onuradunek bermatu beharko dute diruz lagunduko diren proiektuek eta horiek bultzatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek zorrotz errespetatuko dituztela 1948ko Adierazpen Unibertsalean jasotako giza eskubide guztiak, bai eta 1966ko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean nahiz 1966ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean jasotakoak ere.

  3. Entitate eta pertsona onuradunek espezifikoki bete beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan onuradunei ezarritako betebeharrak.

  4. Entitate eta pertsona onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

    Deialdi honetako organo kudeatzaileak behar beste aldiz eta automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzak eskatzen dituzten pertsonek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen dokumentazioa, baldin eta interesdunek berariaz baimena ukatzen ez badute. Azken kasu horretan, aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

  5. Entitate eskatzaileek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eduki beharko dituzte.

  6. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak informaziorik eskatuz gero, entitate onuradunek eman egin beharko diete.

  7. Entitate onuradunek euskara eta gaztelania erabiliko dituzte zabalkunde-jardueretan eta diruz lagundutako proiektuetatik sortutako argitalpenetan.

  8. Diruz lagundutako proiektuetatik sortutako zabalkunde-jardueretan eta argitaratzen diren materialetan, entitate onuradunek sexismorik gabeko hizkuntza eta irudiak erabiliko dituzte.

  9. Diruz lagundu diren proiektuen finantzaketa publikoaren publizitate egokia egin beharko dute entitate eta pertsona onuradunek, gardentasunari buruzko legedian xedatutakoaren arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Beraz, Gogoraren logotipoa jarri beharko da, ondo ikusteko moduan.

  10. Emandako dirulaguntza ebaluatzeko, entitate edo pertsona onuradunek Gogora Institutuari jakinarazi beharko diote zenbat bistaratze edo ikusle izan dituen, dirulaguntza eman eta hurrengo bi urteetan. Datu horiek justifikazio-memoriaren atal espezifiko batean sartu beharko dira.

  11. Aurreko paragrafoetan jasotako betebeharrak pertsona fisikoen edo juridikoen nortasunik gabeko pribatu edo publikoen taldeetako kide bakoitzari aplikatuko zaizkio, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako betearazpen-konpromisoak betez, eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez.

  12. Era berean, entitate eta pertsona onuradunek enpresa-deslokalizaziorik ez gauzatzeko konpromisoa adierazteko betebeharra daukate, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.p) artikuluari jarraikiz.

  1. Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

    1. Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epea igarotzean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkeztu.

    2. Bigarren ordainketan, emandako dirulaguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean hurrengo artikuluan zehaztutako moduan proiektuaren kostu osoa (% 100) justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

  2. Emandako dirulaguntza ordaindu ahal izateko, entitate eta pertsona onuradunek hirugarrenen altaren agiria aurkeztu beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, elektronikoki izapidetzera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

  1. Dirulaguntza justifikatzeko, egindako proiektuaren memoria xehea aurkeztu beharko da, eta proiektuan genero-ikuspegia nola txertatu den adieraziko. Gainera, gastuen eta sarreren balantzea aurkeztu beharko da, bai eta diruz lagundutako proiektua edo programa gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak eta laguntzen justifikazioa ere, proiektuaren kostu osoa adierazita (% 100) -Emandako kopurua eta zati kofinantzatua. Dirulaguntzaz gain funts propioak edo bestelako dirulaguntza edo baliabideak erabiltzen direnean jarduerak finantzatzeko, funts horien zenbatekoa eta jatorria egiaztatu beharko dira justifikazioan, baita diruz lagundutako jardueretan nola erabili diren ere.

  2. Aipatutako memoriarekin batera, azken produktuaren kopia bat aurkeztu beharko da, dokumentalak zenbat bistaratze edo ikusle izan dituen adierazita. Diruz lagundutako dokumentuaren kopia hurrengo apartatuan ezarritako justifikazio-epearen barruan aurkezten ez bada, justifikatzeko betebeharra ez betetzat joko da.

  3. Justifikazio-agiriak Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutura bidali beharko dira 2025eko abenduaren 31 baino lehen.

  4. Artikulu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

  5. Gogora Institutuaren estatutuen 4. artikuluan jasotzen denez, Institutuaren eginkizunen artean Euskadiko memoria demokratikoaren ondarea kontserbatzea dago, besteak beste, eta, horretarako, memoria demokratikoari buruzko funts publiko bat sortzea aurreikusten da (Gogora Institutuaren estatutuak azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuaren bidez onartu ziren).

    Eginkizun horiek betetzeko, Gogora Institutuak liburutegi espezializatu bat sortu du, zeinaren dokumentu-funtsean sartuko baitira dirulaguntza jaso duten obrak; obra horiek kontserbaziorako, dibulgaziorako, kontsultarako baino ez dira erabiliko. Horiek guztiak irabazi asmorik gabeko erabilerak dira, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluaren babestutakoak, eta ez dute egile-eskubideen titularren baimenik beharko, nahiz eta egileek ordainsaria jasotzeko eskubidea izango duten beren lanen maileguengatik, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 37.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.

  1. Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, betiere dirulaguntzaren xedea betetzat jotzen bada eta, hala badagokio, beste edozein entitate publikok edo pribatuk emandako beste dirulaguntza eta laguntza batzuk jasotzen badira, edo helburu bererako beste edozein diru-sarrera edo baliabide jasotzen bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta deialdi honetan onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritzak aldaketarako ebazpena emango du, eta, bertan, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira.

  2. Edozein arrazoi dela-eta diruz lagundutako proiektuak ezin badira eskabidean adierazitako moduan gauzatu, horren berri eman beharko zaio Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari. Hala gertatzen bada eta dirulaguntza emateko ebazpena ezin bada aldatu, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak zehaztu beharko du emandako zenbatekoa itzuli behar ote den, hala badagokio, horretarako emandako ebazpenaren bidez.

  1. Ez-betetzetzat 20/2023 Legearen 36. artikuluan araututakoak hartuko dira, bai eta honako hauek ere:

    1. Justifikazio-betebeharra ez betetzea edo behar bezala ez justifikatzea, 20/2023 Legearen 36. artikuluari jarraituz.

    2. Dirulaguntza baldintzak bete gabe edo baldintzak faltsutuz eskuratzen denean edo hura eskuratzea galaraziko luketen baldintzak ezkutatuz eskuratzen denean.

    3. Dirulaguntzaren helburua, jarduera edo proiektua betetzen ez denean edo dirulaguntzaren bidez hartu behar den jokabidea hartzen ez denean.

    4. Dirulaguntza emateagatik ezarritako baldintzak betetzen ez direnean.

    5. 20/2023 Legearen 12.5.d, 14.c eta 42. artikuluek ezartzen dituzten kontrol-jarduketei erresistentzia, aitzakiak edo oztopoak jartzen zaizkienean edo kontrol horiei uko egiten zaienean.

    6. Deialdi honen 17.9 artikuluan jasotako publizitate-neurriak hartzeko betebeharra ez betetzea.

    7. Enpresa-deslokalizazioaren deklarazioa, 20/2023 Legearen 51. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

    8. Jasotako dirulaguntza, osorik edo zati batean, onartutako jarduera ez den beste baterako erabiltzea, dirulaguntza eman zitzaion proiektuaren arabera.

    9. Hautatutako proiektuan aldaketak egitea, salbu eta, aldaketok funtsezkoak ez izanik, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak berariaz baimentzen baditu, eskabide arrazoitu bat jaso ondoren.

  2. Entitate onuradunak ez baditu betetzen artikulu honen 1. puntua, laguntza emateko ebazpenean edo deialdiaren ebazpenean ezarritako baldintzak, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotako betebeharrak, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoa itzuli beharko dio, osoki edo partzialki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, berandutze-interesarekin batera; horrez gainera, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio. Hori guztia, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeari buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

  3. Honako irizpide hauek ezartzen dira dirulaguntza emateko ezarritako baldintzen balizko ez-betetzeak mailakatzeko, kasu bakoitzean itzuli beharreko ehunekoekin:

    1. Dirulaguntza baldintzak faltsutuz edo ezkutatuz lortzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    2. Eskabidean jasotako helburuak inola ere ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    3. Eskabidean jasotako helburuak zati batean ez betetzea. Bete ez diren helburuekiko proportzioan.

    4. Zabalkunderako neurriak ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 40.

    5. Justifikatzeko betebeharra ez betetzea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    6. Justifikazioa behar bestekoa ez izatea. Behar bezala justifikatu ez den zatiarekiko proportzioan.

    7. Diruz lagundutako dokumentua deialdi honetako 19.2 artikuluan ezarritako epean ez aurkeztea. Itzuli beharreko ehunekoa: % 100.

    8. Onuradun gisa ezarritako beste baldintza batzuk zati batean ez betetzea. Bete gabeko baldintzekiko proportzioan.

      Irizpide horiek aplikatuko dira onuradunak itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko, proportzionaltasun-printzipioari erantzunez.

Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: Memoria Demokratikorako laguntzak eta dirulaguntzak.

Arduraduna: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.

Helburua: laguntzen eta dirulaguntzen prozedurak fase guztietan kudeatzea, eta Institutuaren helburu bertsuak dituzten erakundeen eta entitate publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, memoria integratuaren politika publiko bat koordinatzeko.

Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzea.

Hartzaileak:

Ogasun publikoa eta zerga-administrazioa.

Gizarte Segurantzako organismoak.

Eskubideak: datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian adierazten diren beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: gure web-orri honetan kontsulta daiteke Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/124400-capa2-eu.shtml

Araudia:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa.

16/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzarena.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik