Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abuztuaren 1ekoa, Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiarena, 2030 Agenda Bonuen Programaren 2025erako dirulaguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 3571
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/08/01
  • Argitaratze-data: 2025/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuak 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen ditu. Programa hori 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzetan datza, EAEko elkarte-sareko erakundeek 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (aurrerantzean, GJH) lotuta garatutako dibulgazioko, hezkuntzako, prestakuntzako edo herritarren partaidetzako ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko errefortzu gehigarri gisa.

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusiaren 2025eko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez, 2025erako laguntzen deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoan diruz lagun daitekeen proiekturen bat garatzen duten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat, bat etorriz 2030 Agenda Bonuen Programaren dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 3. artikuluarekin.

Balorazio-batzordea 23/2022 Dekretuaren 11.2 artikuluan dago araututa, eta 2025erako laguntzen deialdiaren ebazpenaren 7. artikuluaren bidez izendatu da. Hauek dira batzordekideak:

Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren zuzendaria; batzordeburua izango da.

Jorge Berroci Samaniego, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria; batzordekidea izango da.

Carolina Aguirre Mastrángelo, Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzako teknikaria; batzordeko idazkari-lanak egingo ditu.

Amaia Uribe Villar, Lehendakaritzako Berdintasunerako Administrazio Unitateko emakumeen eta gizonen berdintasunean aditua den aholkularia, hitzarekin baina botorik gabe parte hartuko duena.

Balorazio Batzordearen txostena ikusita, eta Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. 2030 Agendaren arloko proiektuak egiteko laguntzak esleitzea I. eranskinean zerrendatutako entitateei, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lotuta garatutako dibulgazioko, hezkuntzako, prestakuntzako edo herritarren partaidetzako ekintzak sustatzeko eta ugaritzeko laguntza gehigarri gisa.

Bigarrena. Laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren entitateei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. III. eranskinean jasotako entitateek aurkeztutako eskabideetan atzera egitea onartzea.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 1a.

Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren idazkari nagusia,

ION MUÑOA ERRASTI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.