Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko abenduaren 5eko Ebazpena, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 5481
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/12/09
  • Argitaratze-data: 2025/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren hamahirugarren oinarriarekin bat etorriz (ebazpen hura Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozeduraren deiari buruzkoa da; EHAA, 241. zk., abenduaren 20koa), eta Segurtasun Saileko Egitura Organiko eta Funtzionalari buruzko urtarrilaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, honako hau,

Lehenengoa. Aditzera ematen da Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko abenduaren 5eko Ebazpena jarri dela, kide batzuk Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategoriarekin karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko abenduaren 9an.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.