Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez iragarritako laguntzak. Agindu horren bidez, elikaduraren eta zuraren balio-kateetan digitalizazio-, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak definitzeko eta ideiak heltzeko prozesuak bultzatzeko laguntzetarako deialdia egin zen (Onekin 2025).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 5570
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/12/09
  • Argitaratze-data: 2025/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2025eko maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez egindako deialdia. Agindu horren bidez, elikaduraren eta zuraren balio-kateetan digitalizazio-, berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak definitzeko eta ideiak heltzeko prozesuak bultzatzeko laguntzetarako deialdia egin zen (Onekin 2025).

Eskaerak aztertu ondoren, txosten teknikoa helarazi zitzaion Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariari.

2025eko azaroaren 14an, laguntza-deialdi hau emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena eman zen, eta organo erabakitzaile honek jaso egin zuen.

Deialdiaren oinarriek ezartzen dutenez, laguntzak ematea edo ukatzea Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeak erabakiko du, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak egindako ebazpen-proposamena oinarri hartuta.

Behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, honako ebazpen hau eman da,

Lehenengoa. I. eranskinean ageri diren pertsonei zein entitateei laguntzak ematea; laguntzen xedea eta zenbatekoak eranskinean adierazitakoak izango dira. Ebazten den zenbatekoa, guztira, 326.082,01 eurokoa da.

Bigarrena. II. eranskinean ageri diren pertsonei zein entitateei laguntzak ukatzea, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Ebazpen honen aurka, pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza saileko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurrean.

Aurkezteko epea: hilabete bat, ebazpen honen jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)