Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linearen informazio-azterketa» eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Mugikortasun Jasangarriaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5491
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/04
- Argitaratze-data: 2025/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena
Testu legala
Bilboko metropoli-trenbidearen 4. linearen informazio-azterketaren helburua da 4. linea ezartzeko eta martxan jartzeko behar diren obrak zehaztea eta obra horiek egiteko inbertsioa zenbatestea.
Gaur egun, 4. linearako aurreikusitako trazadura lurpetik igarotzen da osorik Bilboko udalerritik, eta elkarrekin konektatzen ditu 3. linea, Matikoko zonan, eta ADIFen zabalera metrikoko sarearen linea, Basurtun. Hartara, lineak zerbitzua eman ahal izango lieke, ez bakarrik Errekalde eta Irala auzoei, baita Bilbao hegoaldeko beste auzo batzuei ere, kontuan hartzekoa baita auzo horiek premia nabarmenak dituztela Bilbao inguruko aldiriko trenbide-sarearekiko konexioan.
lineak geltoki bat edukiko luke Moyuan, eta geltoki horrek zuzeneko konexioa izango luke 1. eta 2. lineekin. Hartara, konexio-azpiegitura bat eratuko litzateke, elkarrekin lotuta 3. linea (Matikon), 1. eta 2. lineak (Moyuan) eta FEVEk kudeatutako linea (Basurtun).
Informazio-azterketa 4. linea ezartzeko beharrezkoa den azpiegitura berriaren tartera mugatzen da, zehazki eremu hauetan: Deustu, Euskadi Plaza, Zabalburu, Moyua (eta geltoki intermodalarekin duen konexioa), Errekalde eta Irala. Tartea sei kilometro pasatxo luze da guztira: Matikoko geltokiko maniobra-gunetik hasi, eta Basurtun (Elejabarri) ADIFen zabalera metrikoko sarearen lurperatze-gunearekin lotu aurreko ahoraino.
Puntu horien arteko trazadura lurpetik igaroko litzateke oso-osorik, eta sei geltoki ezarriko lirateke ibilbide horretan, guztiak ere leize gisakoak: Deusto-Unibertsitatea, Parkea, Moyua (1. eta 2. lineekiko konexioa), Zabalburu, Irala eta Errekalde.
Linea-tunelaz eta geltokiez gain, informazio-azterketa honek obra berezi batzuk ere jorratzen ditu, guztiak ere beharrezkoak 4. linea eraikitzeko eta martxan jartzeko: ekite-arrapalak, larrialdietako irteerak, larrialdietako aireztapen-guneak, etorkizunean EuskoTrenen E-3 linearekin konektatzeko adarrekin lotzeko leizeak eta hirugarrenei eragindako afekzioei irtenbidea emateko jarduketak.
Eusko Jaurlaritzak, garraio eta trenbideen arloko sailen bidez, metropoliko hegoaldeko auzoak Bilboko metro-sarearekin konektatzeko jarduketak aztertu eta sustatu ditu azken urteotan.
Informazio-azterketan garatutako irtenbideak zera proposatzen du: Errekalde eta Iralako auzoak trenbidearen bitartez konektatzeko, 3. linea luzatzea Matikoko geltokiaren ostetik, eta intermodo bat ezartzea Moyuan Bilboko metropoli-trenbidearekin lotzeko, hartara etorkizunean Cadaguako bailararantz ere zabaldu ahal izango baita zerbitzuen konexioa.
Azpiegitura hau lurpekoa da oso-osorik, mendian zulatutako tunel modura egitekoa, salbu eta lehen 75 metroak, zeinak tunel faltsu batez eraikitzekoak baitira. Guztira, 6.220 metro tunel ditu (bide bikoitza), eta tarteko sei geltoki auzo hauetan: Deustu-Unibertsitatea, Parkea, Moyua (1. eta 2. lineekiko tren-aldaketa), Zabalburu, Irala eta Errekalde.
lineako definizio geometrikoaren ardatza Matikon lotzen da 3. linearekin, eta ADIFen zabalera metrikoko sarearen bidaiarientzako lineatik gertu amaitzen da. Informazio-azterketa etorkizuneko 4. linearen azpiegitura-tartearen obretara mugatzen da, eta kanpoan uzten du ADIFen zabalera metrikoko sarearen azpiegiturarekiko lotura (Basurtun); barnean hartzen du, ordea, ADIFen zabalera metrikoko sarearekiko konexioaren trazadura geometrikoaren diseinua; izan ere, linea berria funtzionala izateko, ezinbestekoa da egokiro konektatzea ADIFen zabalera metrikoko sareari dagokion linea horrekin.
Irtenbide honen diseinuan, baldintzatzaile ugarik izan dute eragina. Hona hemen:
Linearen gaineko ikuskera funtzionala.
Hirigintza-plangintza.
Eraikita dauden eta planifikatuta dauden azpiegiturak.
Geologia eta geoteknia.
lineako definizio geometrikoaren ardatza 0+000 KPan abiatzen da, etorkizunean 3. linearen trazadurarekin lotuko litzatekeen gunean, eta 6+220 KPan amaitzen da, ADIFen zabalera metrikoko sarearen bidaiarientzako lineatik gertu.
Tarte hauetan banatzen da linearen trazadura:
Matikoren eta Deustu-Unibertsitateko geltokiaren arteko tartea.
Deustu-Unibertsitatea geltokia.
Deustu-Unibertsitateko geltokiaren eta Parkeko geltokiaren arteko tartea.
Parkeko geltokia.
Parkeko geltokiaren eta Moyuako geltokiaren arteko tartea.
Moyuako geltokia.
Moyuako geltokiaren eta Zabalburuko geltokiaren arteko tartea.
Zabalburuko geltokia.
Zabalburuko geltokiaren eta Iralako geltokiaren arteko tartea.
Iralako geltokia.
Iralako geltokiaren eta Errekaldeko geltokiaren arteko tartea.
Errekaldeko geltokia.
Errekaldeko geltokiaren eta Basurtu aldeko ahoaren arteko tartea.
Proiektu honetan, trazaduraren zatirik handienean 45 milarenekoak dira inklinazioak; paleoibarbidean beheren dagoen puntuaren azpiko pasagunean du behe-puntua, eta amaierako muturrean goi-puntua.
Mendian zulatutako tunelaren irteera-ahoan amaitzen da trazadura, A-8ko Donostia-Santander galtzada azpian, lubakitik doan autobide-tarte batean; hala, A-8ko zirkulazioari eragin gabe egin ahal izango litzateke ahoa.
Sei (6) urteko epea zenbatesten da obrak gauzatzeko.
Eraikuntza-lanen zenbatespen ekonomikoa, berriz, hauxe da:
Gauzatze materialaren aurrekontua: hirurehun eta hemezortzi milioi ehun eta laurogeita lau mila ehun eta hiru euro eta laurogeita hamazazpi zentimo (318.184.103,97).
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: laurehun eta berrogeita hemezortzi milioi ehun eta berrogeita hamahiru mila berrehun eta laurogeita hamaika euro eta hogeita hamaika zentimo (458.153.291,31).
Administrazioari jakinarazteko aurrekontua (AJA), BEZik gabe: laurehun eta hamaika milioi bederatziehun eta bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamabi euro eta hirurogeita hamahiru zentimo (411.909.972,73).
Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 10.2 artikuluaren arabera, informazio-azterketa behar bezala idatzita dago, eta legezko eta arauzko eskakizun eta baldintza guztiak betetzen ditu dagokion jendaurreko informazioaren izapidea egin ahal izateko, behin betiko onartu aurretik.
Organo honek eskumena dauka trenbide-sareari buruzko azterketak eta/edo proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 382/2024 Dekretuaren 11.2.b) artikuluak.
Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, informazio-azterketa behin betiko onartu baino lehen, jendaurreko informazio izapidea egin beharko da, 30 egun balioduneko epean, nahi duenak trazaduraren ikusmolde orokorrari buruzko alegazioak aurkez ditzan, horrek interes orokorrari eragiten dion neurrian.
Era berean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluaren arabera, informazio-azterketa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntari lotuta dago, eta ingurumen-inpaktuaren azterketa gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean jarriko da jendaurrean.
Horiek horrela, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik,
Jendaurrean jartzea «Bilboko Metropoli-Trenbidearen 4. linearen informazio-azterketa» eta ingurumen-inpaktuaren azterketa; hartara, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, udal, elkarte eta partikularrek egokitzat jotzen dituzten alegazio guztiak aurkeztu ahal izan ditzaten, edukiari, interes orokorrekotzat jotzeko arrazoiei, trazaduraren ikusmolde orokorrari eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari dagokienez.
Epe horretan, informazio-azterketa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendearen eskura egongo dira, aztertu ahal izan daitezen, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Bilboko Udalean eta www.euskadi.eus Interneteko webgunean, Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Garraioak ataleko Azpiegitura Proiektuen Jendaurreko Informazioaren atalean:
https://www.euskadi.eus/bilboko-hiri-trenbidearen-4-lineari-buruzko-informazio-azterlana/web01-a2trenbi/eu/
Eta horren guztiaren berri ematen da, jendeak jakin dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.