Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 4koa, Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko uztailaren 8ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako laguntzen onuradunen eta ukatuen zerrenda. Agindu horren bidez, Euskal Autonomía Erkidegoan egoitza-portua duten eta arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi izanaren eraginpean dauden ontzietarako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5411
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/12/04
  • Argitaratze-data: 2025/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2025eko uztailaren 8ko aginduaren bidez, 2025. urterako deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-portua duten eta Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenean ezarritakoaren ondorioz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi behar izan duten ontzientzako laguntzetarako, ebazpen horren bidez geldialdi bat ezarri baitzen txitxarroaren JAX/08C stock-aren arrantzan espezie horren mendeko inguraketa-flotarentzat eta tresna txikikoarentzat, bai eta aldi baterako geldiarazteagatik konpentsazioa emateko aukera eta hura eskuratzeko baldintzak ere (2025eko abuztuaren 1eko EHAA, 145 zk.).

Agindu horren 11. oinarriaren 4. apartatuak aurreikusten du ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, aginduaren babesean laguntza onartu edo ukatu zaien eskatzaileen zerrendarekin batera. Argitalpen horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea, denek jakin dezaten, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko uztailaren 8ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako laguntzak onartu edo ukatu zaizkienen zerrenda (ebazpen honen eranskinetan jasotzen da). Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza-portua duten eta Arrantzako Idazkaritza Nagusiaren 2024ko urtarrilaren 26ko Ebazpenean ezarritakoaren ondorioz arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazi behar izan duten ontzientzako laguntzetarako, ebazpen horren bidez geldialdi bat ezarri baitzen txitxarroaren JAX/08C stock-aren arrantzan espezie horren mendeko inguraketa-flotarentzat eta tresna txikikoarentzat, bai eta aldi baterako geldiarazteagatik konpentsazioa emateko aukera eta hura eskuratzeko baldintzak ere.

Bigarrena. Ebazpen honen kontra, pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari. Aurkezteko epea: hilabete, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.

Arrantza, Portu eta Itsasertzeko sailburuordea,

LEANDRO AZCUE MÚGICA.

2025eko ARRANTZA-JARDUERA ALDI BATERAKO GELDIARAZTEKO LAGUNTZEN ONURADUNEN ZERRENDA

(Ikus .PDF)