Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 31
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/03
- Argitaratze-data: 2026/01/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Basogintzako ugalketa-gaiak merkaturatzeari buruzko martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. artikuluak basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko oinarrizko gaien baimena arautzen du. Horrela, 1. apartatuan ezartzen denez, merkaturatzeko diren basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko, baimendutako oinarrizko gaiak bakarrik erabiliko dira, eta artikulu horren 2. apartatuan adierazten da zer baldintza bete behar dituzten baimendu ahal izateko.
Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-material hautatuak ekoizteko baimendutako oinarrizko materialen zerrendaren azken eguneratzea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez egin zen (2024ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 80. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-materialak ekoizteko oinarrizko materialen zerrenda ezartzen da.
Baimen hori emateko eskumena dela eta, ebazpen horretako 3. apartatuan adierazten denez, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunari dagokio, eta, gero, baimendutako oinarrizko gaien zerrenda Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko dagokion zuzendaritzari jakinarazi behar dio, gaur egun, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren mendean dagoen Biodibertsitate, Baso eta Desertifikazio Zuzendaritza Nagusiari.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek hazien eta mintegiko landareen arloan dituzten eskumenak betez, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuan Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari emandako eskumenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Basogintzako ugalketa-gaiak ekoizteko hainbat espezietako oinarrizko gai jakin batzuk onartzea, Euskal Herrian kokaturik dauden eta ebazpen honen eranskinean agertzen direnak, alegia.
Ebazpen honek baimentzen dituen oinarrizko materialek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko apirilaren 15eko Ebazpenean baimendutakoak ordezten dituzte. 2024ko apirilaren 15eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan basogintzako ugalketa-materialak ekoizteko oinarrizko materialen zerrenda ezartzen da (2024ko apirilaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 80. zenbakia).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari jakinaraztea, martxoaren 7ko 289/2003 Errege Dekretuaren 3. eta 7. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, alderdi interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
ONEKA ZABALLA GONZALEZ.
(Ikus .PDF)