Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 23koa, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariarena, Aralar eremuko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua eta Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzen duen eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketaren zabalkuntza onartzen duen Dekretua jendaurrean jartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 252
  • Hurrenkera-zk.: 5567
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2025/12/23
  • Argitaratze-data: 2025/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, erabaki zen hasiera ematea Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen prozedurari.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen dekretu-proiektua.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 22ko Aginduaren bidez, erabaki zen hasiera ematea Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzeko eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketa zabaltzeko prozedurari.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzeko eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketa zabaltzeko dekretu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedura arautzen duen ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoa betez, jendaurrean jartzeko eta administrazio publikoei eta gizarte-sektore interesdunei entzuteko epea ireki behar da, hilabete bateko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Aralarko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana onartzen duen Dekretua eta Aralar Aldea parke naturaltzat jotzen duen Dekretua aldatzen duen eta Parke Naturalaren lurralde-mugaketaren zabalkuntza onartzen duen Dekretua jendaurrean jartzea, hilabete bateko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioz, dokumentazioa aztergai egongo da epe horretan, bai egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/web01-tramite/es/contenidos/anuncio_tablon/con_2005832/es_def/index.shtml), bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzan, jendaurreko ordutegian:

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila.

Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 23a.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik