Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 1ekoa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, jendaurrean jartzeko, zerrenda batean, «J-Azbarren. Basauriko 34.2 EU exekuzio-unitatea» ukitzen diten ondasun eta eskubideak, gero haiek okupatzeko premiaren deklarazioa egin behar baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 5427
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/01
- Argitaratze-data: 2025/12/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Gaurko egunez, zuzendari honek jarraian argitaratzen den ebazpen hau hartu du:
Lehenengoa. 2020ko otsailaren 5ean, Basauriko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, 2004ko apirilaren 21eko esparru-hitzarmena garatu eta gauzatzeko. Hitzarmen hori orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Basauriko Udalak sinatu zuten, etxebizitza babestuetarako programa bat ezartzeko udalerri horretan. Hitzarmen horretan, «SR-7 Azbarren bizitegi-lurzoru urbanizagarria» izeneko eremurako jarduketa-ildoak jasotzen ziren.
Bigarrena. 783/2007 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onartu zen Basauriko SR-7 Azbarren eremuari dagokion Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa puntuala. Gero, administrazioarekiko auzi-errekurtso baten bidez aldaketa hori aurkaratu egin zen. Horren ondorioz, Basauriko Udalaren osoko Bilkurak, 2018ko apirilean egindako bilkuran, beste erabaki bat hartu zuen, alegia, behin betiko onartzea «J-Azbarren» eremuari dagokion HAPOaren aldaketa. Aldaketa horrek «SR 7 Azbarren» lurzoru urbanizagarria birsailkatu egiten du, urbanizazioaren bidez finkatu gabeko hiri-lurzoruko eremu gisa: «J-Azbarren 34. EU egikaritze unitatea», eta antolamendu xehatua esleitzen dio, eremua garatzeko gidalerroak ezarriz.
Hirugarrena. «J-Azbarren 34. EU eremua» ondoz ondoko bi egikaritze-unitatetan egituratzen da: 34.1 EU (egikaritze-unitatea), hitzarmen-sistemaren bidez kudeatuko dena, eta 34.2 EU, nahitaezko desjabetzearen sistema publikoaren bidez egikarituko dena. Banaketa horri esker, 345 etxebizitza babestu eta 24 zuzkidura-bizitoki garatzeko lana koordinatu daiteke.
Laugarrena. 34.2 exekuzio-unitatean, NJ-5 eta NJ-6 plangintzetan zehaztutako lurzatiak sartzen dira, bai eta trenbideen ondotik pare pare eraikiko den bide berria ere. Proposatutako egikaritze-sistema desjabetze-sistema publikoa da, egikaritzea bera Eusko Jaurlaritzaren esku utzita. Sistema hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 174. artikuluan dago zehaztuta. Han adierazten denez, araubide publikoko jarduketa-programak gauzatzeko sistemetako bat horixe da. Babes ofizialeko 145 etxebizitza egikaritzea aurreikusten da.
Bosgarrena. 34.2 EUren mugaketaren barruan, jabe batzuek dauzkaten eraikinetan jendea antolamenduz kanpo bizi da. Bada, eraikin horiek eraitsi egin behar dira, egin beharreko urbanizazio- eta eraikuntza-lanak egiteko.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
Lehenengoa. Legebiltzarraren ekainaren 30eko 2/2006 Legearen (Lurzorua eta Hirigintza) 176. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hirigintzako planak onartzearen ondorioz obrak onura publikokotzat jo eta lursail horiek eta eragindako ondasun eta eskubideak nahitaez okupatuko dira, desjabetzeari eta zortasunak ezartzeari begira.
Bigarrena. 34.2 EU delakoaren barruan dauden lurzoruak honela daude sailkaturik: urbanizazioaren bidez finkatu gabeko hiri-lurzoruak. Aplikatu beharreko jarduketa-sistema nahitaezko desjabetzearen sistema publikoa da; beraz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeko 177. artikuluan ezarritakoaren arabera (ekainaren 30eko 2/2006 Legea, Eusko Legebiltzarrarena), nahitaezko desjabetzearen instituzioa aplikatu behar da.
Hirugarrena. 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17. artikuluak eta hurrengoek -bai eta lege horren Erregelamendutik aintzat hartu beharrekoek ere- ezartzen dute desjabetzea egiteko okupatu edo erabili behar diren ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri behar dela.
Aipatutako lege-manuak eta horiekin bat etorri eta erabilgarri diren gainerakoak ikusita, honako hau
Hamabost egun balioduneko epea zabaltzea «Basauriko SR-7 Azbarren eremuaren» desjabetzeak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak jendaurrean edukitzeko, eta, gero, haiek okupatzeko premia dagoela deklaratzea. Erantsita doan zerrendan daude zehazturik ondasun eta eskubide horiek.
Zerrenda horretan akatsik baldin badago -egon baitaiteke-, interesdunek epe hori dute akatsok zuzentzeko behar diren datuak aurkezteko idatziz; edo okupazio-premiaren aurka egin ahal izango dute, funtsari edo formari lotutako arrazoiengatik. Kasu horretan, adierazi beharko da zergatik jotzen den lehentasunezkotzat -lortu nahi den helbururako egokiagoa dela-eta- zerrenda horretan jasota ez dauden beste ondasun batzuk okupatzea edo eskubideak eskuratzea.
Alegazioak Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailean aurkeztu ahal izango dira: Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza (Donostia kalea, 01010 Vitoria-Gasteiz), hala xedaturik baitago Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 17. artikuluan eta hurrengoetan, bai eta lege horretako Erregelamenduaren pareko artikuluetan ere.
Epe horretan zehar honekin batera doan ondasun eta eskubideen zerrenda Basauriko udaletxeko iragarki-taulan ere ikusgai izango da, aipatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.
Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,
PABLO GARCIA ASTRAIN.
(Ikus .PDF)