Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 19koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila; IVAP
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 5544
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/19
- Argitaratze-data: 2025/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2025eko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez (2025-09-04ko EHAA; 167. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz, hau
Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan aurkeztu beharko dira, Azterneten bidez: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 19a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.