Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baitzaie gazteei 2026an «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programan parte hartzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5490
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/17
- Argitaratze-data: 2025/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.39 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du gazte-politikaren alorrean.
Halaber, Gazteriaren martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 40. artikuluaren arabera, EAEko administrazio publikoei dagokie nor bere eskumenen esparruan gazteek boluntariotza-jardueretan parte har dezaten sustatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egituran sartutako sailetako bat.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari dagozkio, besteak beste, gazteriari eta emantzipazioari buruzko egitekoak eta jardun-arloak.
Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, iraungitako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Politiketako Sailburuordetzako organo eta unitateek eta Lehendakaritzako lehengo egiturako Gazteria Zuzendaritzak osatuko dute lehen aipatutako saila.
Bestalde, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren 14.2 artikuluak zehazten duenez, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzaren mende dago, eta lehen aipatutako dekretuaren 16. artikuluak zuzendaritza horri dagozkion eginkizunak ezartzen ditu.
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen 2023ko irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren bidez (2023ko irailaren 25eko EHAA, 183. zk.), «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren bi alderdiak arautzen dira: bata, garapen-lankidetzarako erakundeei laguntzak emateko deialdiari buruzkoa, Hegoaldeko herrialdeetan garatu beharreko proiektuak aurkez ditzaten; eta, bestea, gazteei laguntzak emateko deialdiari buruzkoa, proiektu horietan parte har dezaten.
2026. urterako, Euskadiko gazteak lankidetzaren kontzeptura hurbiltzeko helburuari eutsiko dio gastu espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko araubideari lotutako deialdi honek, era berean, ekintza horiek nola burutzen diren bertatik bertara ezagutzeko aukera emanez. Horretaz gainera, esperientzia hori informazio eta orientazio jardunaldi batzuen bidez zabaldu eta osatuko da.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, deialdi hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan islatzen da. Plan hori Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez onartu zen.
Horrenbestez, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, ebazpen honen babesean emandako dirulaguntzak ebazteko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.
Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,
ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.
Lehenengoa. Xedea.
Ebazpen honen xedea da 1996 eta 2004 bitartean jaio diren eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazteentzako laguntzetarako 2026rako deialdia egitea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren programa horretan parte hartu nahi badute.
Bigarrena. Baliabide ekonomikoak.
Deialdi honetara, guztira, 300.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.
Hirugarrena. Non, nola eta noiz aurkeztu eskabideak.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskabide-inprimakia betez, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0127910. Betekizunak II. eranskinean ezarritako moduan egiaztatuko dira.
Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bideak helbide hauetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak.
Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki, eta, horretarako, ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoaren ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Laugarrena. Balorazio Batzordearen osaera.
Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Bosgarrena. Balorazio Batzordeko kideentzako konpentsazioa.
Balorazio Batzordeko kideek 125,00 euroko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute parte hartzen duten bilera bakoitzeko.
Seigarrena. Hautaketa aurreko fasea.
«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 23. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta, balorazio-batzordeak ebaluazio-txosten bat aurkeztuko dio Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrari, eta hark ebazpena emango du. Txosten horretan, aurrez hautatutako pertsonen, ordezkoen eta aurrez hautatu gabekoen zerrenda ageriko da, bai eta hautaketa-fasearen eguna eta lekua ere.
Ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez jakinaraziko zaie interesdunei. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Halaber, ebazpen hau gazte-atari honetan argitaratuko da: https://www.gazteaukera.euskadi.eus
Zazpigarrena. Ebazpena.
Hautaketa-prozesuaren bigarren fasean aurreikusitako topaketa amaitu ondoren, balorazio-batzordeak ebaluazio-txostena aurkeztuko dio Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularrari, eta hark behin-behineko ebazpen-proposamena emango du, non ageriko baita hautatutako pertsonen, ordezkoen eta hautatu gabeen zerrenda.
Behin-behineko ebazpen-proposamena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez jakinaraziko zaie interesdunei, eta 10 egun balioduneko epea emango zaie alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori igaro eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta interesdunei jakinaraziko die, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire Karpeta» atalaren bidez, bost egun balioduneko epean onarpena jakinaraz dezaten. Horretarako, txostena egin beharko da, eta bertan jasoko da hautatutako pertsonek laguntzak eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.
Berariaz uko egiten ez bazaio, dirulaguntza onartutzat joko da.
Behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak emango du dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpena.
Jakinarazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira.
Ebazpen hori sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie onuradun guztiei, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Sei hilabeteko epea amaituta, interesdunak jakinarazpenik jasotzen ez badu, bere eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahal izango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
Dirulaguntza emateko ebazpenak ez dio amaiera emango administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.m) artikuluan.
Halaber, ebazpen hau gazte-atari honetan argitaratuko da: https://www.gazteaukera.euskadi.eus
Agiri hau ezin da bete; eskaera modu telematikoan egingo da.
Identifikatu.
Eskatzailearen datuak:
Espediente honen interesatuta dagoen pertsona/erakunde moduan jarduten dut / Honako honen ordezkari moduan jarduten dut:
Identifikazio-dokumentua (NANa edo AIZ), Zenbakia*, Izena*, Lehen abizena*, Bigarren abizena*, Sexua*.
Jakinarazpenetarako datuak:
Jakinarazpenak eta komunikazioak helbide honetara bidaliko dira: espediente hau izapidetzen den bitartean, administrazioak bidaliko dituen jakinarazpenak honako honi egongo dira zuzenduta:
Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala:
Bide elektronikoa: Nire Karpeta izeneko jakinarazpenen eta komunikazioen postontzira bidaliko dira. Bertan sartzeko, identifikazio-bitarteko elektroniko bat behar da. Bide elekronikoari buruzko oharra: jakinarazpen elektronikoan sartzen ez bazara, jakinarazitzat joko da Nire Karpeta atalean eskuragarri jartzen denetik 10 egun natural igarotakoan. Epe hori igarotakoan, jakinarazpenari uko egiten diozula ulertuko da, eta hala jasoko da espedientean. Izapidea egintzat joko da, eta administrazioak aurrera jarraituko du prozedurarekin.
Abisuak jasotzeko datuak: abisu bat bidaliko dizugu posta elektronikora eta telefono mugikorrera Nire Karpetan jakinarazpen edo komunikazio bat daukazunean. Posta elektronikoa*, Telefono mugikorra.
Komunikaziorako hizkuntza*: mezu elektronikoen eta abisu-mezuen bidez bidaliko zaizkizun jakinarazpenak eta komunikazioak zuk adierazten duzun hizkuntzan egongo dira. Euskara/Gaztelania.
Datuak erabiltzeko baimena:
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak, oro har, Eusko Jaurlaritzako sailekin eta organismoekin ditudan harremanetan erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Komunikazio eta abisuetarako nire datuak esklusiboki espediente hau kudeatzeko erabiltzea nahi dut. Bai/Ez.
Datu pertsonalen tratamendua:
Datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko dira: «Auzolandegiak» eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programak.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: «Auzolandegiak» eta «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programetako partaideen datuak kudeatzea. Baimenen eta emakiden izapideak.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
Hartzaileak: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, Europar Batasuneko organoak, Estatuko Administrazioko beste organo batzuk, toki-administrazioko beste organo batzuk eta autonomia-erkidegoko beste organo batzuk.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren eskubideak ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure web-orrian kontsulta dezakezu:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/103700-capa2-eu.shtml
Honako xedapen hauetan ezarritakoa betetzeko:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:
(eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa:
(https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673).
Datuak bete.
Erakunde eskatzailearen beste datu batzuk:
Identifikazio-datuak: Pasaportea, pasaportearen iraungitze-data.
Jaiotze-datuak: jaioteguna*.
Harremanetarako datuak: Telefono finkoa, Telefono mugikorra*, Posta elektronikoa*.
Helbidearen datuak: posta-kodea*, Lurralde Historikoa*, Udalerria*, Herria*, Helbidea*, Zenbakia*, Solairua, Letra.
Larrialdietarako harremanetarako pertsona: Izen-abizenak*, Eskatzailearekiko harremana*, Harremanetarako telefonoa: 1*, Harremanetarako telefonoa: 2.
Prestakuntza:
Ingelesa: Irakurtzen du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Hitz egiten du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Idazten du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo.
Frantsesa: Irakurtzen du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Hitz egiten du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo; Idazten du*: Batere ez/Hala-hola/Ondo/Oso ondo.
Prestakuntza arautua: Titulazio akademikoa, zer zentrotan egin zen, hasiera-urtea (uuuu), aribidean/balizko amaiera-urteak (uuuu), amaiera-urtea (uuuu).
Garapenerako lankidetzako ikastaroak: Ez daukat garapenerako lankidetzari buruzko ikastarorik/Titulua, Erakunde antolatzailea, Ordu-kopurua, Amaiera-urtea (uuuu).
Beste ikastaro batzuk: Izenburua, Erakunde antolatzailea, Ordu-kopurua, Amaiera-urtea (uuuu).
Esperientzia:
Lan-esperientzia: Ez dut lan-esperientziarik./ Enpresa, Lanbide-kategoria, Hasiera-data (uuuu/hh/ee), Amaiera-data (uuuu/hh/ee).
Boluntariotzako esperientzia:
Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako borondatezko kide izatea. GGKEak: Ez dut esperientziarik GGKE batekin ere/GGKEaren izena, Jarduera eta garatutako funtzioak, Urteko ordu-kopurua, Hasiera-data (uuuu/hh/ee), Arian, Amaiera-urte posiblea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu).
Borondatez gazte-elkarteetako edo helburu soziala duten beste elkarte batzuetako kide izatea. Gazte-elkartea edo erakundea: Ez dut inolako esperientziarik gazte-elkarte edo erakunde batean / Erakundearen izena, Jarduera eta egindako funtzioak, Urteko ordu-kopurua, Hasiera-data (uuuu/hh/ee), Arian, Amaiera-urte posiblea (uuuu), Amaiera-urtea (uuuu).
Beste datu batzuk eta eskabidearen bidalketa:
Egunean duzu txertaketa-txartela? Bai/Ez.
Zehaztu falta zai(zki)zuna(k)*.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren aurreko edizioak Inoiz aurkeztu al zara programa honetara? Bai/Ez.
Programan parte hartzeko motibazio pertsonala.
Beste datu interesgarri batzuk.
Erantzukizunpeko adierazpenak:
(Ez/Bai) du zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.
(Ez/Bai) duela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko legezko debekurik, berariaz kontuan hartuta sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak.
(Ez/Bai) dago egunean, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan.
Deklaratzen du ezen, adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, (Ez/Bai) dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan.
(Ez/Bai) dituela betetzen indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.
(Ez/Bai) dago egunean zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren betebeharren ordainketak, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
Prozeduraren instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko du erakunde horrek uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu modu arrazoituan. Nola baliatu aurka egiteko eskubidea: https://www.euskadi.eus/datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu/web01-tramite/eu/
(Bai/Ez) Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan agiri guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horien berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 69.4 artikulua).*
Merezimenduen egiaztapena:
Programan parte hartzeko aurre-hautatua bazara, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzak eskatuko dizu adierazi dituzun merezimenduen titulazioak eta ziurtagiriak aurkezteko.
Baimenak:
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari datu pertsonalak eman diezazkien programan parte hartzen duten GGKEei Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa kudeatu eta egikaritzeko soilik*. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure datu pertsonalak eman diezazkien Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zuzendariordetza Orokorrari, agindutako txertaketak egiteko soilik*. Bai/Ez.
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari zure datuak sar ditzan bere kontaktu-fitxategian, bere zerbitzuei eta programei buruzko informazioa bidal diezazun. Bai/Ez.
Erantzuna baiezkoa bada, eskabidean ageri diren datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta honako izen hau duen tratamendu-jardueran sartuko: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren kontaktu-agenda.
Arduraduna: Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila.
Helburua: Zuzendaritzak gazteria arloan antolatzen dituen jarduerak, ekitaldiak eta programak kudeatzea eta komunikazio-kanalen bidez zabaltzea. Harremanetan jartzea; kontsultei eta eskaerei erantzutea; programa eta baliabideei buruzko informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean gauzatutako eginkizun bat betetzeko behar den tratamendua.
Hartzaileak: ez dago aurreikusita daturik jakinaraztea.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio osagarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza gure webgunean kontsultatu dezakezu:
(https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/062200-capa2-eu.shtml).
Araudia:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra:
eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES
Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa:
https://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2018-16673
Baimena ematen diozu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzari irudi-eskubideak lagatzeko, erakundeak dituen komunikazio-kanaletan (online eta offline) erabili ahal izateko. Bai/Ez.
Dokumentuak eranstea.
Ofiziozko egiaztapena. Aplikatu beharreko araudiaren arabera, prozedura honen instrukzio-organoak ofizioz egiaztatuko ditu administrazio eskudunean datu hauek:
Bizileku-datuak (Bizileku Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua, EINena).
Errolda historikoa (EAEko udalak).
Nortasun-datuak kontsultatzea/egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia PZN).
Zerga-betebeharretan egunean egotea (EAEko foru aldundiekiko edo Estatuko Zerga Agentziarekiko zerga-betebeharrak).
Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotea (GSDN-Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia).
Salbu eta interesdunak kontra egiten badu modu arrazoituan. Nola baliatu aurka egiteko eskubidea.
Baimenak: baimena ematea beharrezkoa da instrukzio-organoak datu hauek egiazta ditzan. Hautatu, baimena emateko:
Sexu-delituengatiko aurrekaririk eza (Justizia Ministerioa) Bai/Ez.
Baimena ematen ez baduzu, prozeduran aurreikusitako dokumentu guztiak aurkeztu beharko dituzu.
Eskatutako dokumentu motak:
Eskatutako dokumentuak / Igotako dokumentuak / Ekintzak.
Gizarte Segurantzaren ordainketak egunean izatea (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia GSDN) (eskatzen da, oposizioa badago) Erantsi/Bilatu/Entregatuta.
Zerga-betebeharren ordainketak egunean izatea (eskatzen da, oposizioa badago) Erantsi/Bilatu/Entregatuta.
Errolda historikoa (Euskal Autonomia Erkidegoko Udala) (eskatzen da, oposizioa badago) Erantsi/Bilatu/Entregatuta.
Sexu-delituengatiko aurrekaririk ez egotea (Justizia Ministerioa) (eskatzen da, baimenik ez badago) Erantsi/Bilatu/Entregatuta.
Bizileku-datuak (Bizileku Datuak Egiaztatzeko Zerbitzua, EINena) (eskatzen da, oposizioa badago) Erantsi/Bilatu/Entregatuta.
Hala badagokio, erantsi hemen beste edozein dokumentu Erantsi.
Sinatu eta bidali.