Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Lehiaren Euskal Agintaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 5480
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/11
- Argitaratze-data: 2025/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2025eko urriaren 6ko Ebazpenaren laugarren oinarrian (ebazpen horren bidez iragarri zen Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia; 2025eko urriaren 15eko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Noemí Angulo Garzaro andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusi izendatzea.
Bigarrena. Izendapenak 2025eko abenduaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko abenduaren 11.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,
AINARA HERCE SAN MARTIN.