Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2025eko abenduaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; OSALAN
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 5539
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2025/12/10
- Argitaratze-data: 2025/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.a) artikuluan eta Osalaneko zuzendari nagusiaren 2025eko aurriaren 13ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde Autonomoko Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zen), honako hau
Lehenengoa. Itxaso Paul Salvador izendatzea Plangintzako zuzendariorde (kodea: 512066; dotazioa: 1), Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Plangintza Zuzendariordetzan.
Bigarrena. Izendapen horrek 2025eko abenduaren 11tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean.
Barakaldo, 2025eko abenduaren 10a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.