Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 3koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez ikasleei esleitzen baitzaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako XLIX. (49) Hirigintza Ikastaroan aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egitekoak diren diruz lagundutako praktikaldia».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: IVAP; Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3429
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/03
  • Argitaratze-data: 2024/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 10eko ebazpenaren bidez, erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatu ziren, eta haietan parte hartzeko deia egin zitzaien Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIX. (49) ikastaroa» egin duten ikasleei (EHAA, 2024ko maiatzaren 21ekoa).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 10eko ebazpenaren bidez, erakundeentzako eta enpresentzako deialdia arautu zen, praktikak egingo dituzten ikasleak har ditzaten, IVAPen mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIX. (49) Ikastaroa»ren esparruan (EHAA, 2024ko maiatzaren 21ekoa).

EVETUko Kontseilu Errektoreak egindako ebaluazioa kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egin du Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU).

Hori dela eta, EVETUk Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Onartzea Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolatutako «XLIX. (49) Hirigintza Ikastaroan» aurreikusitako praktikaldiari dagokionez (erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia), ikasle esleipendunen zerrenda eta esleitutako erakundeak:

Maite Leturia Nabaroa, Amezketako Udala.

María Blanco Fernandez, Santurtziko Udala.

Bigarrena. Adieraztea ez dagoela ikasle ordezkorik, eskatzaileen kopurua txikiagoa baita praktiketako ikasleak jaso nahi dituzten erakundeena baino.

Hirugarrena. Ezartzea 3.105 eurokoa izango dela onuradun bakoitzarentzako laguntza gordina, deialdiaren bigarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 3a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEŃA ZENEKORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik