Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 2koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2024ko ekainaren 28ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3465
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/07/02
  • Argitaratze-data: 2024/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 17ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2021eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau

Lehenengoa. Jakitera ematea 2024ko uztailaren 2an jarri dela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko ekainaren 28ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 2a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.