Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urtarrilaren 9koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldiko erakunde onuradunen zerrenda, Indartu Programan aurreikusitako laguntzei dagokienez: Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzak. Indartu Programa 2023.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 256
  • Xedapen-zk.: 2393
  • Xedapen-data: 2024/01/09
  • Argitaratze-data: 2024/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Indartu Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko apirilaren 18ko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez Ezkerralde Hedatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoa baino % 5 handiagoa edo hortik gorakoa den langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzak. Indartu Programa 2023, eta laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinarazi ostean enpresa interesdun bakoitzari, ebazpen honen bidez, adjudikaziodunen zerrenda argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau