Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 7koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen eta argitaratzen baita honako honi buruzko dokumentazioa gordailutu dela: +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (Teknikarien Sindikatua-Euskadi) Unión Sindical y Técnicos Sanitarios USAE konfederazioan afiliatzea (Gordailutze-kodea: 76/1/00004).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4767
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/07
  • Argitaratze-data: 2024/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan, espediente bat ireki da, +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (Teknikarien Sindikatua-Euskadi) Unión Sindical y Técnicos Sanitarios USAE konfederazioan afiliatzeko dokumentazioa gordailutzeari buruzkoa, María Aranzazu Juanes Ramirok aurkeztutakoa. Espediente hori ikusirik, ebazpen hau ematen da, aurrekari hauetan oinarrituta:

Lehenengoa. 2024ko irailaren 25ean, dokumentazioa aurkeztu da, zeinaren bidez eskatzen baita gordailutzeko +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (Teknikarien Sindikatua-Euskadi) Unión Sindical y Técnicos Sanitarios USAE konfederazioan afiliatzeari buruzko dokumentazioa, 2019ko maiatzaren 16an eginiko batzar nagusian erabakitakoari jarraikiz.

Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoarekin.

Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuen 3. artikuluan jasota dago.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 11.m) artikuluak dekretu hori beste honek aldatu zuen: 167/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua.

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarria den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan dago jasota.

Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da. Horrenbestez, gordailutzeko onartu behar da +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (Teknikarien Sindikatua-Euskadi) Unión Sindical y Técnicos Sanitarios USAE konfederazioan afiliatzeari buruzko dokumentazioa, eta horren berri eman.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

Lehenengoa. Erabakitzea +ECNOS Euskadi sindikatu-elkartea (Teknikarien Sindikatua-Euskadi) Unión Sindical y Técnicos Sanitarios USAE konfederazioan afiliatzeari buruzko dokumentazioa gordailutzea (Gordailutze-kodea: 76/1/00004).

Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik