Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4745
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/07
- Argitaratze-data: 2024/10/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko apirilaren 3an, EHAAn, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Agindua argitaratu zen, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.3 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Argitara ematea zein diren diruz lagundutako eskabideak (I eranskina) diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideak (III. eranskina), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko martxoaren 19ko Aginduari dagokionez, kaleko arte eszenikoak erakusteko programak garatzeko laguntzen eta Sarea dantza-zirkuitua garatzeko laguntzen modalitateetan.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: Ebazpena, 2024ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko emandako laguntzen zerrenda.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoaren 19koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez arte eszenikoak sustatzeko programetarako 2024ko ekitaldian emateko dirulaguntzak arautzen baitira, eta horietarako deialdia egiten.