Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko urriaren 7koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez 2024ko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila; Kontsumobide
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 204
  • Hurrenkera-zk.: 4797
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/10/07
  • Argitaratze-data: 2024/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2023ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren oinarriak eta 2024ko deialdia, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuan.

35 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2023ko abenduaren 26ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du, 2023ko irailaren 13an.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau.

  1. Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 1.061.299,87 euro guztira, honela banatuta:

    (Ikus .PDF)

  2. Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 73.316,36 euro guztira, honela banatuta:

    (Ikus .PDF)

  3. Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) instalatzeko, eraberritzeko eta ekipatzeko dirulaguntzak ematea, 2.625,63 euroko zenbatekoarekin, honela banatuta:

    (Ikus .PDF)

  4. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

  5. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 7a.

    Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

    ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.