Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 30ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez gauzazko laguntzak ematen baitira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 5127
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/30
- Argitaratze-data: 2024/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
2024ko ekainaren 25eko EHAAn (124. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, eta 2024an proiektuak aurkezteko deialdia egiten den.
Eskabideak aurkezteko epea, Aginduaren 8.1 artikuluaren arabera, 2024ko uztailaren 26an amaitu zen.
Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu zen, eta, eskabideak aztertu ondoren, proiektuak baloratu zituen, Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kultura Ondarearen Zuzendariaren ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako Aginduaren 15. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau
Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten diren proiektuen eta kostuen arabera.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egikarituko ditu onetsitako proiektuak 2025ean zehar, eta dagokion kontratazioa egingo da zerbitzua emateko. Beraz, onetsitako proiektuen pertsona onuradunek ez dute jasoko inolako zenbateko ekonomikorik.
Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek/erakundeek aurkeztutako eskabideak atzera jotakotzat hartzea.
Hirugarrena. Ezestea III. eranskinean jasotako erakundeak aurkeztutako eskaera, bertan adierazten den arrazoiengatik.
Laugarrena. Pertsona eta erakunde onuradunak gauzazko laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen menpe geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mende ere.
Bosgarrena. Pertsona eta erakunde interesdunei banan-banan ematea ebazpen honen berri, eta ohartaraztea ezen, laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean ez badiote espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko dela.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 30a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2025eko uztailaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, hirugarrenez aldatzen duena Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak ematen dira, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2025eko apirilaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, bigarrenez aldatzen duena Kulturako sailburuordearen 2024ko urriaren 30eko Ebazpena. Horren bidez, gauzazko laguntzak ematen dira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2024ko urriaren 30eko Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, gauzazko laguntzak ematen dira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
- Ikus: AGINDUA, 2024ko ekainaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko. Horrez gain, 2024an proiektuak aurkezteko deialdia ere egiten da.