Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat argitara ematekoa. Erabaki horren bidez, txanda-kontratuak egiteko 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4834
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/16
- Argitaratze-data: 2024/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2024ko urriaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakia onartu du. Erabaki horren bidez, gehitu egiten dira txanda-kontratuak egiteko 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuak finkatutako testua), organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio erabakia argitaratzea.
Azaldutakoagatik, honako hau
Lehenengoa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakia argitaratzea. Erabaki horren bidez, gehitu egiten dira txanda-kontratuak egiteko 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2024ko urriaren 15eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen erabaki hori, eta ebazpen honen eranskin gisa jaso da.
Bigarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Hirugarrena. Argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko azaroaren 24ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, txanda-kontratuak egiteko 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia onartu zuen, zeina 2023ko abenduaren 4an argitaratu baitzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231. zk).
Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 1.200.000 euro bideratuko dira laguntzak finantzatzeko. Zenbateko horretatik, 720.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 480.000 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
Zenbateko hori izango da laguntzak emateko muga, baina deialdian aurreikusten da zenbateko hori handitu egin daitekeela, baldin eta, indarrean dagoen legediaren arabera, aurrekontu-aldaketak onartzen badira eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen. Hala gertatuz gero, horren berri eman beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuta.
Aurreikusitakoa nabarmen gainditu du txanda-kontratuetarako laguntzetarako jasotako eskaeren bolumenak. Horrek esan nahi du enpresek oso erantzun positiboa eman diotela deialdi honen xedeari, hau da: gure gizartean egoera ahulenean dauden kolektiboen (besteak beste, gazte eta 45 urtetik gorako langabetuak) laneratzea bultzatzea. Nolanahi ere, aldi berean, agerian geratzen da laguntza horietarako baliabide ekonomiko gutxi daudela.
Beharrezkoa da, beraz, egoerari erantzuna ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2024ko urriaren 15eko egindako bilkuran, erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Txanda-kontratuak egiteko 2024ko ekitaldiko laguntza-deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 150.000 euro handitzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoaren 32110-Enplegua programaren kargura, banaketa honen arabera: 90.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 60.000 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
Ondorioz, txanda-kontratuak egiteko laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua 1.350.000 euro izango da, guztira; zenbateko horretatik, 810.000 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 540.000 euro 2025eko konpromiso-kredituari.