Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko urriaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Lan-arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena (20/2023/216 espedientea, 202023000046075 arau-hauste akta).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 4880
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/10/10
- Argitaratze-data: 2024/10/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Lehenengoa. Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2023ko azaroaren 20ko ebazpen baten bidez, Tom Laci Construcciones y Reformas Sociedad Limitada enpresari berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euroko zehapena jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik. Arau-hauste hori Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.8.b) artikuluan tipifikatuta dago (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), eta artikulu horrek honela dio: «Beharrezkoa den kasuetan prebentzio-baliabideak ez egotea edo horien presentziatik eragindako betebeharrak ez betetzea, erregelamendu bidez arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean».
Bigarrena. Ebazpen hori irmoa da 2024ko martxoaren 31tik.
Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: 18/2024 Dekretuaren 7. artikulua (18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena); 928/1998 Errege Dekretua, maiatzaren 14koa (1998ko ekainaren 3ko BOE), eta 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluak (244/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunengatiko zehapenak argitaratzeari eta zehatutako enpresen erregistroa sortzeari buruzkoa; 2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Lege-arau horiek eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak ikusirik, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau
Lehenengoa. Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen jarritako zehapen irmoari buruzko datuak. Hona hemen datuok:
Sozietatearen izena: Tom Laci Construcciones y Reformas Sociedad Limitada.
Zer sektoretan diharduen: Eraikuntza espezializatuko beste jarduera batzuk, beste inon sailkatu gabeak
Identifikazio fiskaleko zenbakia: B01592872.
Egoitza soziala: Izer 5, 5. solairua, eskuineko atea, 48340 Amorebieta-Etxano (Bizkaia).
Egindako arau-haustea: Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.8.b) artikulua: «Beharrezkoa den kasuetan prebentzio-baliabideak ez egotea edo horien presentziatik eragindako betebeharrak ez betetzea, erregelamendu bidez arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean».
Zehapenaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila ehun eta laurogeita bat (49.181) euro.
Arau-haustearen aktaren eguna: 2023ko uztailaren 11.
Zehapen-ebazpenaren eguna: 2023ko azaroaren 20a.
Zehapena irmo egin zen eguna: 2024ko martxoaren 31.
Bigarrena. Agindua ematea argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen erregistroan inskribatzeko, arestian aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.
Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 10a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.