Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko otsailaren 2koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 20ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunen eta zenbatekoen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programarako laguntzak berritzea eta laguntza berriak ematea arautu eta horietarako deialdia egiten da, 2023-2026 aldirako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 860
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/02/02
- Argitaratze-data: 2024/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Deialdi-aginduaren 32. artikuluaren arabera, ebazpen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/); bertara, ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen eta emandako dirulaguntzen zenbatekoen zerrenda, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hilabetean.
Deialdia 2023ko abenduaren 19an ebatzi zen, eta ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu zen, 2023ko abenduaren 19an. Beraz, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2024ko otsailaren 2a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)