Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko otsailaren 12koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2023ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei (Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak izan ezik), unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibei bideratutako dirulaguntzak arautzen duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko uztailaren 18ko Aginduak finkatutako esparruan (2023ko irailaren 1eko EHAA).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 912
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/02/12
  • Argitaratze-data: 2024/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko irailaren 18ko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteak ebazten dituen behin betiko ebazpena Eusko Jaurlaritzako Egoitza Elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazpen-balioa izango du argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Horregatik guztiagatik, dirulaguntzen espedienteak ebazten dituen Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpena jakinarazi ondoren, honako hau