Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko maiatzaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, honen bidez, Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN) sindikatu-elkartearen estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutu dela iragartzen da eta gordailutze horren publizitatea egiten da (Gordailuaren kodea: 76/0/00086).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2615
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/05/13
- Argitaratze-data: 2024/05/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da, Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN) sindikatu-elkartearen estatutuak eta horien aldaketari dagokion dokumentazioaren gordailutzeari buruz. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
Lehenengoa. 2024ko apirilaren 15ean aurkeztutako dokumentazioaren bidez, Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN) sindikatu-elkartearen estatutuak eta horien aldaketari dagokion dokumentazioa gordailutzeko eskatu da.
Bigarrena. Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena. Haren jardueraren lurralde-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta haren eremu funtzionala, berriz, beraren estatutuetan ezarritakoa da.
Laugarrena. 2024ko apirilaren 16an dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.
Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:
Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak (uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatuta) Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 11.m artikuluan.
Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikatu behar den araudi substantiboa Sindikatu-askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan jasotakoa da, baita Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko Errege Dekretuan ere.
Hirugarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN) sindikatuaren estatutuak eta horien aldaketaren aktari dagokion dokumentazioa, eta egitate horren publizitatea egitea.
Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN) sindikatu-elkartearen estatutuak eta horien aldaketari dagokion dokumentazioa gordailutzeko agintzea.
Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitara emateko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena. Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena. Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.