Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko irailaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2024ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 186
- Hurrenkera-zk.: 4401
- Xedapen-zk.: 1350
- Xedapen-data: 2024/09/12
- Argitaratze-data: 2024/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, kontuan hartuta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak.
Horregatik guztiagatik, hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2024ko martxoaren 19an egindako bileran (erabaki hori 2024ko apirilaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 64. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
(Ikus .PDF)