Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko ekainaren 3koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Hemen dago ebatzita hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxe modura erabiltzen diren udal-eraikinetan obrak egiteko gastuak ordaintzen laguntzeko deialdia. Deialdi hori (Udalaguntza-2023) Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko aginduaren bidez egin zen (232 zk.dun EHAA, 2023ko azaoaren 5ekoa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 2951
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/06/03
- Argitaratze-data: 2024/06/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Ikusi dugu Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Agindua; agindu horren bidez arautu baitzen nola finantzatuko diren hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxe modura erabiltzen diren udal-eraikinetan obrak egiteko gastuak (Udalaguntza-2023).
Ikusi dugu Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 22ko Agindua, agindu horren bidez aldatu baitzen 2023ko azaroaren 22ko agindua, haren aurrekontu-kreditua gehituz (agindu hartan, dirulaguntza batzuetarako deialdia egin zen, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxe modura erabiltzen diren udal-eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko Udalaguntza-2023).
Ikusi ditugu aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak eta Balorazio Batzordearen ebazpen-proposamena (batzorde hori 2023ko azaroaren 22ko Aginduko 9. artikuluaren arabera dago eraturik), eta honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea (Udalaguntza-2023) ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eta hor zehaztutako zenbatekoen arabera, 2023ko azaroaren 22ko Agindua aplikatu dadin.
Bigarrena. Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular direnez, esleitutako kopurua jasoko dute, 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz.
Hirugarrena. II. eranskinean zerrendatutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire Karpeta» atalaren bidez, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa Platea) argitaratzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 3a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)