Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko ekainaren 20koa, Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordearena, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen duen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean detektatutako akatsak zuzentzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 172
- Hurrenkera-zk.: 4118
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/06/20
- Argitaratze-data: 2024/09/04
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena
Testu legala
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren bidez, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatu zen.
2022ko maiatzaren 4an, Deydesa 2000 SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: zolataren zati bat konpontzea; baina organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko maiatzaren 16an.
2022ko maiatzaren 30ean, Deydesa 2000 SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: lerroetan dagoen banaketa optikorako eta kable-kontzentratuaren tratamendurako makineria ordezkatzea; baina organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko ekainaren 21ean.
2022ko irailaren 16an, Deydesa 2000 SLk gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen zen.
2022ko urriaren 10ean, Deydesa 2000 SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: lerro horiko bereizgailu magnetiko aldakorra ordeztea; baina organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2022ko azaroaren 22an.
2022ko azaroaren 8an, Araba Garapen Agentziak alegazioak aurkeztu zituen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen zen.
2023ko otsailaren 2an, Deydesa 2000 SLk baimen-aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, zolataren zati bat konpondu ahal izateko; baina organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2023ko otsailaren 3an.
2023ko otsailaren 17an, Araba Garapen Agentziak eskatu zuen Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean zenbait gogoeta sartzeko. Ebazpen horren bidez, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusten eta aldatzen da.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez, baliogabetu egin zen Deydesa 2000 SLk Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenaren aurka (Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusten eta aldatzen duena) jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Bigarren ebazpen-zatian, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeari agintzen zaio 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpena alda dezala, erregistratutako akats materialak zuzentzeko.
2023ko martxoaren 28an, 2023ko otsailaren 17an bidalitako gogoetak zuzentzeko eskatu zuen Araba Garapen Agentziak.
2023ko uztailaren 23an eta 26an, Deydesa 2000 SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezkoak eskatu zituen: hornidura-armairuan jardutea, Araba Garapen Agentziak egindako eskaerari jarraikiz, eta Deydesa 2000 SLren bulegoen sarrerako balaustra konpontzea, mantentze-premien ondorioz; baina organo honek aldaketa ez-funtsezkotzat jo zituen 2023ko otsailaren 3an.
Sailburuordetza honetako zerbitzu teknikoek Deydesa 2000 SLk aipatutako ebazpenean jakinarazitako akatsak egiaztatu ondoren, akats horiek konpontzea erabaki zuen, eta behar bezala idatzi zituen ebazpen horren lehenengo eta bigarren apartatuak.
2023ko urriaren 2an eta 2024ko urtarrilaren 8an eta 23an, Deydesa 2000 SLk funtsezkoak ez diren zenbait aldaketa eskatu zituen bere baimenean: sortutako hondakin gisa alta ematea 12 01 12* EHZ hondakinak («argizari eta koipe erabiliak») eta 15 01 02 EHZ hondakinak («plastikozko ontziak»); fluffaren tratamenduan sortutako frakzio arina tratatzeko makinei alta ematea, eta lur-makinari eta ur-biltegiari baja ematea; ekipo mugikor bat instalatzea patinaren dekantazio-lohiak tratatzeko (araztegira sartu aurretik), arazketa-etapa hobetzeko makineria mugikorra; eta «harriak» hondakinaren EHZ aldatzea, 19 12 12 EHZtik 19 12 09 EHZra; baina organo honek 2024ko apirilaren 10ean aldaketa horiek ez-funtsezkotzat berretsi zituen.
2024ko urtarrilaren 8an, Deydesa 2000 SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko hau eskatu zuen: eraikin berri bat eraikitzea frakzio ultra-arina tratatzeko; baina organo honek aldaketa hori ez-funtsezkoa zela berretsi zuen 2024ko martxoaren 22an.
2023ko urriaren 24an, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40. artikulua aplikatuz, ebazpen-proposamena bidali zitzaion Deydesa 2000 SLri, eta hamar eguneko epea eman zitzaion egoki irizten zituen ohar eta alegazioak aurkez zitzan.
2023ko azaroaren 7an, Deydesa 2000 SLk alegazioak aurkeztu zituen, idazki baten bidez. Ebazpen honen eranskinean daude jasota, labur, erakunde honek horiei buruz egindako oharrekin batera.
Era berean, entzunaldian zehar zenbait alegazio erregistratu ondoren, 2024ko apirilaren 9an, abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 40.2 artikulua aplikatuz, alegazio horiek helarazi zitzaizkien, ebazpen-proposamenarekin batera, alegazioei dagozkien txostenak egin dituzten organoei.
2024ko maiatzaren 23an, Deydesa 2000 SLk uko egin zion eskatutako aldaketa ez-funtsezkoari, hau da, patinaren dekantazio-lohiak tratatzeko ekipo mugikor bat instalatzeari (araztegira sartu aurretik), arazketa-etapa hobetzeko makineria, eta organo honek onartu egin zuen 2024ko ekainaren 10ean.
2024ko maiatzaren 31n, Deydesa 2000 SLk baimenaren aldaketa ez-funtsezkoa eskatu zuen, fluffaren frakzio ultra-arinaren tratamenduari atxikitako 0100001345-02 fokuari alta emateko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».
Ingurumen-organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, bat etorriz Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.
Honako xedapen hauek ikusi dira: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina; 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2022ko abuztuaren 17ko Ebazpenean antzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Deydesa 2000 SLri Legutioko (Araba) udalerrian hondakinak kudeatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua berrikusi eta aldatzen da.
Bigarrena. Ingurumen-baimen bateratua aldatzea eskatzen duten instalazioaren aldaketa ez-funtsezkotzat jotzea Deydesa 2000 SLk Legutioko (Araba) udalerrian hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak kudeatzeko jarduerarako.
Hirugarrena. Aldatzea Deydesa 2000 SLri Legution hondakinak kudeatzeko emandako ingurumen-baimen bateratua, lehen aldiz 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez emana, eta, ildo horretan, lehenengo, bigarren eta laugarren apartatuak aldatzea.
Laugarrena. Ebazpen honen I. eranskinean zehaztutako eran, aipatzen ari garen ingurumen-baimen bateratuaren lehenengo eta bigarren apartatuak aldatzea.
Bosgarrena. Ingurumen-baimen bateratu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Seigarrena. Ebazpen honen berri ematea Deydesa 2000 SLri.
Zazpigarrena. Ebazpen hau Legutioko Udalari, Araba Garapen Agentziari, Urrunagako Administrazio Batzarrari eta Goiain Administrazio Batzarrari jakinaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondoreak izan ditzan, hau da, beste lizentzia, baimen, erantzukizunpeko adierazpen edo komunikazio batzuk lortu ahal izatea.
ERREKURTSOAK
Egintza honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.
Ingurumen Jasangarritasunaren sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
(Ikus .PDF)