Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Merkataritzako zuzendariarena, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) esparruan, 2024ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu dela jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 5662
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/29
  • Argitaratze-data: 2024/12/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

Deialdi horren 17. oinarriak xedatzen duenez, dirulaguntzen eskabideak erregistro elektronikoaren data eta ordua erreferentziatzat hartuta aztertuko dira, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugaraino. Oinarri horrek ezartzen du, halaber, 2. oinarrian ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, gelditu egingo dela laguntza berriak ematea, eta ezetsi egingo direla ebazteke dauden eskabideak. Hori dela eta, organo ebazleak kreditua agortu dela jakinaraziko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Aginduaren 2. oinarrian deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Azaldutakoagatik, eta 2024ko deialdiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu denez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren esparruan (MEC), hau

Lehenengoa. Argitara ematea 2024ko azaroaren 29an agortu dela Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko 2024ko ekitaldirako gaitutako ordainketa-kreditua. Agindu horren bidez, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programaren (MEC) 2024ko ekitaldiko deialdiaren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.

Merkataritzako zuzendaria,

IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.