Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordearen osaera aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5526
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/21
- Argitaratze-data: 2024/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko urriaren 26ko 2005/65/CEE Zuzentaraua, Portu-babesa hobestekoa, Espainiako antolamendu juridikoan gehitu zen Portuen eta itsas garraioaren babesa hobesteko neurriak ezartzen dituen 2007ko abenduaren 7ko 1617/2007 Errege Dekretuaren bitartez.
Aipatutako Errege Dekretu horren 8.2 artikuluak ezartzen du portua babesteko aholku batzordearen osaera, bai eta bertako kideak izendatzeko eskumena nork duen ere.
Zenbait administrazioren barne-egituran egindako aldaketen ondorioz, eta Bermeoko portua babesteko Aholku Batzordearen osaera eguneratuta egon dadin, honen bidez Batzordearen osaera aldatzen da.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak emandako eskumena baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuari lotuta, hau
Bermeoko Portua Babesteko Aholku Batzordearen osaera aldatzea:
Koldo Goitia Markuerkiaga, Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria, Aitor Etxebarria Atutxaren ordez. Batzordeburua da.
Pablo José Lavandera Inchaurrandieta, Babes Zibileko Unitateko burua. Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza.
Alberto Recacoechea Olabarria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako Larrialdien Plangintzako teknikaria, José San Antón Garaitaren ordez.
Javier Gallardo Cabezuelo, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako Larrialdien Plangintzako teknikaria. Ordezko batzordekidea.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.