Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2024ko azaroaren 20koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila; OSALAN
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5562
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2024/11/20
- Argitaratze-data: 2024/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 102.2.c) artikuluan xedatutakoa betez, eta bat etorriz Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenarekin (zeinaren bidez ebazten baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko «goi-kargudunaren idazkaria» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa), hau
Mar Berastegui Zapatero andrea izendatzea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren «goi-kargudunaren idazkari» (kodea: 520010; dotazioa: 122), izendapen askeko sistema bidez.
Izendapenak 2024ko azaroaren 26tik aurrera izango ditu ondorio guztiak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2024ko azaroaren 20a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.