Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 18koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa, HeziLab, sortzen duen eta haren lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5396
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/18
  • Argitaratze-data: 2024/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa, HeziLab, sortzen duen eta haren lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretu-proiektu bat egitea.

Proiektu horren xedea irakaskuntzari laguntzeko gaur egun dagoen zerbitzu-sarea eguneratzea da, antolaketa-egitura, funtzionamendua, ekonomia- eta aurrekontu-gaien eta arlo desberdinen kudeaketa eta ikastetxe berriko langileak definituz.

Jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte, izapide hauek egin dira:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betez, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari dagokionez, arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren webgunearen bitartez. Bertan, arauaren eraginpeko herritarren iritzia jaso da, bai eta arauaren eraginpean dauden eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteena ere, baldin eta haien helburuek arauaren xedearekin lotura zuzena badute.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak prozedura hasteko agindua eman zuen 2024ko apirilaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak esleitutako eskumenei jarraikiz.

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuak izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen 2024ko maiatzaren 10ean.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, lege horretan jasotzen den jendaurreko informazioaren izapidea egin behar da, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten badie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausarik ez badago.

Horretarako, jendaurrean jartzen da Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa, HeziLab, sortzen duen eta haren lanpostuen zerrenda onartzen duen dekretu-proiektua. Jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluak emandako eskumenei jarraikiz, hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa, HeziLab, sortzeko eta haren lanpostuen zerrenda onartzeko dekretu-proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Hirugarrena. Alegazioak aurrez aurre eta modu elektronikoan aurkez daitezke, aurreko atalean aipatutako helbideetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 18a.

Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,

AITOR NEMESIO URIONDO USANDIZAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik