Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2025eko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5399
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/11/14
  • Argitaratze-data: 2024/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua betez,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2025eko deialdia egitea.

Bigarrena. Eskabideak online formalizatuko dira, Internet bidez, urrats hauei jarraituz:

  1. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen sekzioan edo zuzenean helbide honetan: https://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide-inprimakia bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

    Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da otsaileko ariketarako eskabideak aurkezteko epea, eta 2025eko urtarrilaren 9an amaituko da, biak ere barne; eta ekaineko ariketarako, 2025eko apirilaren 7an hasiko da eta urte bereko maiatzaren 7an bukatuko da, biak barne.

    Laugarrena. Azterketan, test motako 31 galderako galdera-sorta bat erantzun beharko da, gehi erreserbako hiru galdera, galdera-sortakoren bat baliogabetzen bada ere. Gainditzeko, gutxienez 24 galdera asmatu beharko dira. Gehienez 50 minutu izango dira azterketa egiteko. Azterketako gaitegia Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoa izango da.

    Bosgarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua hauek izango dira:

  1. Otsaileko proba:

    (Ikus .PDF)

  2. Ekaineko ariketa:

    Eguna: 2025eko ekainaren 7a.

    Ordua: 10:00 h.

    Lekua: FICOBA Gipuzkoako Erakustazoka, Iparralde etorbidea 43, 20302 Irun, Gipuzkoa.

    Seigarrena. Azterketak balioesteko, epaimahai bat eratuko da hiru lurralde historikoetako bakoitzean otsaileko ariketarako. Ekaineko ariketan, aldiz, Gipuzkoakoa baino ez da eratuko. Epaimahaikideak hauek izango dira:

  1. Arabako Lurralde Historikoa:

    Epaimahaiburu titularra: Luis María Calzada Argote, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

    Ordezko epaimahaiburua: Luis Javier Román de Lara, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko burua.

    Epaimahaikide titularra: María Mendoza Ballesteros, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

    Ordezko mahaikidea: María Estibaliz Peña Fernandez, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Atalekoa.

    Idazkari titularra: Ana Isabel Tomé Díaz de Otálora, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko teknikaria.

    Ordezko idazkaria: Oscar Preciado Rodriguez, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikokoa.

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoa:

    Epaimahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Ehiza Fauna eta Arrantza Kudeatzeko Zerbitzuko burua.

    Ordezko epaimahaiburua: Diego Mateo Suarez, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Lurraldearen Antolamendu eta Kontserbazioko teknikaria.

    Epaimahaikide titularra: José Antonio Sarasketa Arregui, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioa ordezkatuz.

    Ordezko epaimahaikidea: Garazi Sarasketa Divasson, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioa ordezkatuz.

    Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko Informazio eta Aholkularitza Ataleko burua.

    Ordezko idazkaria: Inés Muñoz Garcia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saileko teknikaria.

  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

    Epaimahaiburu titularra: Aitor Lecuona Alzugaray, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuko burua.

    Ordezko epaimahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuko arduraduna.

    Epaimahaikide titularra: Joxe Angel Zaldua Iparragirre, Gipuzkoako Lurraldeko Ehiza Federazioko presidentea.

    Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioko presidenteordea.

    Idazkari titularra: Ione Artola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko idazkari teknikoa.

    Ordezko idazkaria: Nerea Ibarrola Urraca, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko Administrazio Orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,61 eurokoa izango da.

    Zortzigarrena. Hau izango da ebazpen-prozesua:

  1. Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, azterketa egiten den egunetik zazpi egun naturaleko gehieneko epean, azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrenda argitaratuko du, proposamena jaso eta gehienez astebetera. Behin-behineko zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian emango da argitara.

  3. Interesdunek probaren zenbait galderaren baliozkotasuna aurkaratzen ahalko dute, proba egiten den egunetik gehienez hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, jasotzen direnetik aurrera. Ondoren, behin betiko zerrenda zazpi egun naturaleko epean argitaratzeko aginduko du Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web-orrian.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 14a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.