Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 1ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuen aldaketaren dokumentazioa gordailutzea erabakitzeko eta gordailutze horren berri emateko dena (Gordailutze-kodea: 76/0/00105).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 169
  • Hurrenkera-zk.: 4059
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/08/01
  • Argitaratze-data: 2024/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espediente bat ireki da, «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeari eta estatutu berriak gordailutzeari buruzkoa. Espediente hori ikusirik, ebazpen hau ematen da, aurrekari hauetan oinarrituta:

Lehenengoa. 2024ko uztailaren 5ean, dokumentazioa aurkeztu zen «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea eta estatutu berriak gordailutzea eskatzeko (gordailutze-kodea: 76/0/00105).

Bigarrena. Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan agiri hauek daude: gordailutze-eskabidea, «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuen arabera ahalmena duen pertsonak edo kargudunak egindako ziurtagiria eta estatutu berriak.

Hirugarrena. Sindikatuak aurkeztutako estatutu berriek ez zituzten betetzen Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 5.2.b) artikuluan ezarritako betekizunak.

Laugarrena. 2024ko uztailaren 11n, estatutuak zuzentzeko eta estatutu berri zuzenduak aurkezteko eskatu zen, eta legez ezarritako moduan eta epearen barruan erantzun zitzaion errekerimendu horri.

Sindikatuak aurkeztutako estatutu berriek betetzen dituzte Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 5.2.b) artikuluan ezarritako betekizunak.

Aipatutako egitateei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

Lehenengoa. Sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena organo honi ematen dio Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuko 11.m) artikuluak (dekretu hori beste honek aldatu zuen: 167/2021 Dekretua, uztailaren 6koa, zeinaren bidez aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dekretua).

Bigarrena. Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena. Gordailutzea egiteko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da bat datorrela zuzenbidearekin.

Aurkeztutako ziurtagiriak betetzen du Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 7.2.b) artikuluan adierazitako edukia.

Bestalde, erakundearen estatutu berriak bat datoz Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 5.2.b) eta 7.2.b) artikuluetan ezarritako betekizunekin.

Horrenbestez, bidezkoa da «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak onartzea, gordailutu daitezen (gordailutze-kodea: 76/0/00105).

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

Lehenengoa. Erabakitzea «Hitza, Euskadiko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileen sindikatu independentea» sindikatuaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutu berriak gordailutzea.

Bigarrena. Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuko 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena. Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Interesdunek aukera izango dute gordailututako dokumentua aztertzeko eta horren kopia eskatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko Salan aurkaratzeko ere, Gizarte Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoarekin bat etorriz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik